Descárgate la app
Nafarroak “Ekin zure ametsa, etorkizuna duten herriak” kanpaina jarri du abian, landa ingurunean ekimena bultzatzeko
2021ko irailaren 27a
Nafarroak “Ekin zure ametsa, etorkizuna duten herriak” kanpaina jarri du abian, landa ingurunean ekimena bultzatzeko
El Gobierno de Navarra ha lanzado la campaña “Emprende tu sueño, pueblos con futuro” con objeto de impulsar el emprendimiento en el medio rural. La iniciativa está protagonizada por seis personas que han decidido emprender negocios en Aberin, Aizarotz (Basaburua), Falces y Zábal / Zabal (Valle de Yerri / Deierri), todos ellos situados en municipios en riesgo de despoblación en Navarra.
Nafarroako Gobernuak “Ekin zure ametsa, etorkizuna duten herriak” kanpaina jarri du abian, landa ingurunean ekimena bultzatzeko. Aberinen, Aizarotzen (Basaburua), Faltzesen eta Zabalen (Deierri) negozioak egitea erabaki duten sei pertsona dira ekimenaren protagonistak. Guztiak Nafarroan jendez husteko arriskuan dauden udalerrietan daude.
Turismo arloa, landa eta natura ondarearen kontserbazioa, biztanleria hornitzeko zerbitzuak mantentzea, berrikuntzaren aldeko apustua, eta landa ingurune batetik telelana egiteko aukera dira despopulatzearen eraginak jasan dituzten herrietan eskaintzen diren askotariko aukeren laginak.
Kanpainaren aurkezpen ekitaldian, Bernardo Ciriza Lurralde kohesioko kontseilariak azpimarratu du “herriak irekita daudela ekintzailetzarako. Aukera berriek landa-eremuak hartzen dituzte gure erkidegoa garatu ahal izateko funtsezko atal modura”. “Garapen hori -esan du- landa ingurunea talentu, ekintzailetza eta lan-aukerak erakartzeko eremutzat hartzean datza. Gure herriak etorkizunez beterik daude”. Cirizarekin batera etorri dira Jesus Maria Rodriguez Tokiko Administrazio eta Despopulatze arloko zuzendari nagusia eta sustapen kanpainako protagonistak diren sei pertsona ekintzailetako lau: Amaia Prieto, Jesus Prieto, Patxi Miranda eta Raquel Ursua.
Kanpainak, 75.500 euroko aurrekontuarekin kontatuz, jarduketa-lerro ezberdinak dakartza: ekintzailetza sozialaren proiektuak azaltzeko bide ezberdinen hedapena, zein aurkeztuko diren euskeraz eta gaztelaniaz; iragarkien sustapena hedabide eta aldizkarietan; publizitate txertaketa Iruña, Tutera eta Lizarrako zinema aretoetan hala nola markesinetan; eta ekimena sare sozialetan barreiatzea.
Lau ekintzailetza proiektu
Gaur aurkeztu diren lau ekintzailetza proiektuak kokatzen dira jendez hustutzeko arrisku egoeran dauden herrietan:
-“Aberin Estudioak”, Grabazio-estudio profesional bat Aberin udalerriko bizilagunak diren Iñaki Llarena eta Leyre Arangurenen etxean; udalerri honek 50 biztanle baino gutxiago ditu. Lokalaren kokalekuak aberastu egiten du udalerria eta giro landatarrak erraztu egiten du taldeek bere grabaketak egin ahal izatea familiarteko ingurune adeitsu batean.
-“KudeaGo” aplikazioak ahalbidetzen du eremu geografiko bereko pertsonen artean autoz eginiko ibilbideak partekatzea. Erremintaren inpaktua positiboa izan da erkidegoan, ahalbidetuz udalerrien arteko konektagarritasunaren hobekuntza, eta eskualdearen kohesio sozio-ekonomikoa bultzatuz. Patxi Miranda ekintzaileak jarduera Aizarotzen (Basaburua) garatu du, eremu osora eta Nafarroako beste demarkazio batzuetara zuzenduta.
-“Udazkena Faltzesen” proiektua abian jarri du Raquel Ursuak, eta turismo jarduera ezberdinen antolaketan oinarritzen da, udalerri txikiak ikusgarriagoak bihurtzeko asmoz. Lehenengo jarduera, zeinek harrera bikaina izan zuen udalerrian, aire zabalean kokatutako Escape Room turistiko bat izan zen, eta bere historiaren bitartez Faltzes ezagutzera emateko bidea eman zuen.
-Aurkeztutako azken ekimena da elementu apaingarrien diseinu eta fabrikazioari dagokion “Baku Barrikupel”, bizitza erabilgarria amaitu duten eta baztertzen diren materialetatik abiatuz. Jesus Prieto eta Amaya Prieto, aita-alabak, lan egiteko eta bizitzeko modu berri bat abian jartzeko asmotan dabiltza, aidanez ingurumenarekin eta gizarte jasangarritasunarekin inplikazioa sustatzeko beharrezkotzat jotzen dutena. Bere egoitza Zabalen (Deierriko Harana) dago.
Despopulatzea arintzeko ekintzak
Nafarroako Gobernuak Despopulatzearen kontrako Borrokarako Departamentuen arteko Batzordea sortu zuen 2019aren amaieran, erronka demografikoa zeharkakotasunetik gainditzeko helburuarekin, bere baitan hartuz despopulatzearen kontrako borroka, arazoari aurre egiteko orduan edozein politikatan edo Administrazioaren planetan kontuan hartu beharreko irizpide modura.
Zentzu honetan, Lurralde Kohesioko Departamentuak, gehienbat Toki Administrazio eta Despopulatzearen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, abian jarri ditu ekimen batzuk, esaterako Nafarroako udalerri guztietan egoeraren diagnosi bat elaboratzea, adierazle demografiko, sozial, lan, ekoizpen eta teknologia alorretakoak, besteren artean; despopulatze maparen elaborazioa, udalerri bakoitzari dagokion despopulatze maila esleituz, existituko balitz; ekintzailetza eta berrikuntza sozialerako hiru ekosistema abian jartzea landa-ingurunean, Zangoza, Allo eta Faltzes udalerrietan; NUPekin bateratutako Sustraiak programaren sustapena, landa Erasmus programaren antzera; honek jada eskaini die bederatzi gazteri praktikak egiteko aukera entitate publiko eta pribatuetan bertan egiteko proiektuak despopulatzea jasan duten udalerrietan (Mendaza, Deikaztelu, Berbintzana, Irunberri, Allo, Arizala, Hiriberri, Barbarin eta Esa); hala nola Landa Proofing-aren garapena, estatu mailako proiektu aitzindari bat zeinetarako legeek landa ikuspegia barne hartuko duten.
Era berean, jendez hustutzeko arriskuan dauden toki entitatetara bideratutako 1,7 milioi euroko laguntzen bi deialdiren hedapena sustatu da, erronka demografikoaren aurkako borrokarekin lotutako ekintzak eta inbertsioak egiteko; 4 milioi euroko inbertsioa 2021ean errepideak hobetzeko, bide-zoruak sendotze aldera, despopulatze arriskuan dauden eremuetan esklusiboki, eta lehen aldia litzateke Nafarroako Gobernuak irizpide hau kontuan hartzen duena zerbitzu publikoaren baitan errepidetako inbertsioak lehenesteko orduan; eta 5 milioi euroko inbertsioa 2020an, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek inbertsioak egin ahal izateko, despopulatzearen aurkako borrokan, besteak beste.
Lau udalerri nafar bakoitzeko bat, despopulatzearen muturreko arriskuan
Nafarroan lau udalerrietako bat gaur egun jendez husteko muturreko arriskuan aurkitzen da, alegia, Foru Erkidegoko 272 udalerrietako 76, Toki Administrazio eta Despopulatze arlotako Zuzendaritza Nagusiak eginiko analisiaren arabera. Horiek daude, nagusiki, Pirinio. Aurre-Pirinio, Zangoza, Eremu Ertaina, Lizarraldea eta Larraun-Leitzaldea eskualdetan.
Kontuan hartzen badugu nolanahiko despopulatze maila (muturreko arriskua, handia, garrantzitsua, gainbehera bizia edo ertaina) guztira 174 udalerri arriskuan daude. Nabarmentzeko kontua da despopulatze arriskuan dauden udalerriek 17.426 biztanle galdu dituztela azken 30 urtetan, 1989 eta 2019 arteko aldian, eta horrek % 20ko batez besteko murrizketa suposatzen du, aldiz arriskurik gabeko udalerrietan biztanle kopurua 103.192 hedatu denean, eta horrek hedapena % 24koa izan dela suposatzen du.
Jendez husteko arriskuan dauden udalerri guztiak landa-eremuetan daude. Hala ere, landa-eremuetako udalerri guztiak ez dira aurkitzen despopulatzea jasateko arriskuan. Nafarroako biztanleen % 90a bizi da jendez husteko arriskurik ez dagoen udalerritan eta % 10a berriz arriskua duten haietan.
Azkenik, gogoratu behar da despopulatze maila gorena duten eremuek zaharkitze adierazle altuenak aurkezten dituztela. Horrela, 64 urtetik gorako biztanleria kontuan hartuta 16 urtetik beherakoari dagokionez, muturreko arriskuan dauden udalerriek 3,35ko adierazle bat aurkezten dute arriskurik gabeko eremuetako 1,22aren aldean. Maskulinizazio adierazleak halaber oso goitik dabiltza, 1,25eraino helduz muturreko arriskuan dauden udalerrietan, alderatzen badugu arriskurik ez duten udalerrietako 0,98arekin (2019ko datuak).