Descárgate la app
Gobernuak astelehen honetan aurkeztuko ditu pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak
2021ko irailaren 24a
Gobernuak astelehen honetan aurkeztuko ditu pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak
Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, astelehen honetan pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak jendaurrean aurkeztuko ditu. Jada amaitutako dokumentuak publiko egingo dira, eta herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte, behin betiko testuak osatzeko.
Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, astelehen honetan pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak jendaurrean aurkeztuko ditu. Jada amaitutako dokumentuak publiko egingo dira, eta herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte, behin betiko testuak osatzeko.
Aurkezpenerako jardunaldia Iruñean egingo da, Pio XIIko Civican zentroan, eta online ere jarraitu ahal izango da esteka honen bitartez. Bertan, ezagutzera emango da, baita ere, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Planaren oinarri gisa, azken hilabeteetan eta modu parte-hartzailean egindako diagnostikoa. Ekitaldia Migrazio Politika eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek irekiko du.
Jardunaldian izango dira Migratzaileentzako Harrera Planean eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategian lanean aritu diren taldeetako arduradun nagusiak eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Plana egiten ari diren lantaldeko kideak, Coruñako Unibertsitatekoak.
“Ibilbide-orri” malguak eta partaidetzara irekiak
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak adierazi du dokumentuak “ibilbide-orri” malguak eta partaidetzara irekiak direla, sortzen direnetik etorkizunean aplikatuko diren moduraino. Horrela adierazi du Virginia Erasok, Migratzaileentzako Harrera eta Akonpainamendurako Karibu Zerbitzuaren zuzendariak; Harrera Planarekin “harrera-establezimendu bat izango dela nabarmendu du migratzaileentzat nahiz Nafarroan bizi diren gainerako herritarrentzat”.
Era berean, Erasok nabarmendu du planean etxebizitzari nahiz Nafarroako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, ikasteari ematen zaion garrantzia. “Gure ustez, harrera integrala egin ahal izateko, hemen bizi diren pertsonek bertan hitz egiten den hizkuntza jakin behar dute”, azpimarratu du.
Bestalde, Idoia Saraleguik, Kulturarteko Bizikidetzaren eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Ayllu Zerbitzuaren zuzendariak, azaldu du Kulturarteko Bizikidetza Estrategiak lehentasuna ematen diola “kulturarteko komunitateak sortzeari, kulturarteko bizikidetzak duen ikuspegi positiboa erakutsiaz edota zonaren batean gatazkaren bat izanez gero, hura kudeatuaz edo bitartekari-lanak eginaz”.
“Hau guztia planteatzen dugu Foru Administrazioko departamentu ezberdinek duten konpromisoa kontuan hartuta eta bertako biztanleen parte-hartzea ez ezik, Komunitatean dauden gutxiengo ezberdinena ere sustatuaz”, adierazi du Saraleguik.
Prozesu parte-hartzaile aberasgarriak
Hiru dokumentu horiek egiteko prozesuek, Nafarroan harrera eta kulturarteko bizikidetzarako datozen urteetarako ibilbide-orria, izaera parte-hartzailea izan dute. Gaur egun, jendaurreko informazioaren izapidea falta dela, Migratzaileentzako Harrera Planerako 1.700 ekarpen jaso dira eta beste 1.376 ekarpen Kulturarteko Bizikidetzaren Estrategiarako.
Andalucía Acoge-ko Angel Maderok Harrera Plana burutu duen taldearen arduradunak, prozesua “oso aberasgarria” izan dela esan du. Eskerrak eman behar dizkiegu 120 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagori eta herritar bakoitzari emandako laguntzarengatik, Nafarroako gizartearen aniztasun aberatsa ordezkatu dutelako eta bi dokumentuak haien ikuspegietatik elikatzen direlako”, adierazi du.
Harrera Plan aitzindaria Estatuan
Angel Maderok, halaber, azpimarratu du Migratzaileentzako Harrera Plana “erabat berritzailea” dela, Espainiako estatu osoko lehen harrera-plan espezifikoa izateagatik. Bertan, harrera begirada komunitariotik eta kulturartekotik kudeatzeko oinarriak ezartzen dira, Nafarroara iristen diren pertsonen premiak artatuaz, ikuspegi integraletik; eta “Nafarroak dagoeneko duen ezagutza osoan babestuz”, azpimarratu du Angel Maderok. Planean proposatutako neurriek “eskubideen nahiz generoaren ikuspegi argia dute”, adierazi du.
Neurri horiek, ziurtatu du, “egungo gizartearen aldaketa bizkorretara egokitu ahal izateko bezain malguak dira, baina argi eta garbi adierazten dute datozen urteetan jarraitu beharreko jarduera-esparrua zein den”. Maderoren hitzetan, “planaren garapenak Nafarroara lehen aldiz iristen diren migratzaileei laguntzeaz gain, Nafarroako gizarte osoari ere lagunduko dio”.
Bizikidetzaren Estrategiak “antolaketa-egitura” beharko du
Nafarroako Kulturarteko Bizikidetzaren 2021-2026 Estrategiari dagokionez, IMEDES taldeko Jose Manuel Alamok nabarmendu du dokumentuak “Antolaketa-egitura bate mango diola Estrategiari funtsezko bezala aurkeztutako elementuen gainean zuzenean eragina izan ahal izateko”. Beraz, zenbait eremutan zehatz jarduteko abiapuntua da.
Estrategiak bi “erronka handi” ditu, Alamoren ustez: “alde batetik, Nafarroan bizi diren pertsona guztien artean parte-hartzea eta harreman asertiboak indartzea; eta, bestetik, bertako biztanle guztiak, migratzaileak eta gutxiengo etnikoak erabat gizarteratzeko aukera ematen duten prozesuak garatzeko baldintzak sortzea, eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasunetik abiatuta”.
Jose Manuel Alamok honela adierazi du: “uneoro uste dugu kultur aniztasuna dela ondare soziala, ekonomikoa eta kulturala aberasten laguntzeko elementua”. Eta, erronka horiek lortzeko, “sei Aktibo Estrategiko gainditzearen inguruan lan egitea” proposatzen du, Estrategiaren elementu nagusiak eta artikulatzaileak izateagatik, izaera zabal eta zeharkakoarekin. Horien gainean zehazten dira Lehentasunezko Jarduera Ildoak, Helburu Espezifikoak eta Neurri zehatzak nahiz horiek garatzeko Aukerak eta Proposamenak.