2021ko irailaren 24a

Erasmus+ programaren bidez Europako herrialdeetan prestakuntza-egonaldiak egin zituzten LHko ikasleei diplomak eman zaizkie

Nafarroako Rural Kutxak 550 euroko laguntza eman du programan 36 ikasleko
El director general de FP, Tomás Rodríguez, con alumnado y familiares que 
han participado en la estancia.
El director general de FP, Tomás Rodríguez, con alumnado y familiares que han participado en la estancia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

2020-2021 ikasturtean Europako hainbat herrialdetan egindako Erasmus+ prestakuntza-egonaldiren batean parte hartu zuten Lanbide Heziketako ikasle nafarrek, diploma jaso dute gaur, Iruñean, Hezkuntza Sailean egindako ekitaldi batean.

Ekitaldian izan dira, halaber, ikasle horietako batzuen senitartekoak, eta batzuk haien izenean jaso dituzte diplomak, sarituek bertan egoterik ez izateagatik. Hezkuntza Departamentuko LHko zuzendari nagusia den Tomas Rodriguez Garraza izan da ekitaldiaren buru, eta guztira 36 ikasleri eman dizkiete diplomak, horietako 19 Erdi Mailakoak eta 17 Goi Mailakoak.

Ekitaldian, Ricardo Goñi Leranozek, Rurak Kutxako Instituzioen Departamentuko arduradunak 550 euroko txeke bana eman die Goi Mailako Erasmus+-eko ikasle bakoitzari, prestakuntza-esperientzia hori finantzatzen laguntzeko banku-entitatearekin sinaturiko lankidetza-akordioaren arabera.

Hezkuntza Departamentuko LHko zuzendari nagusiak eskerrak eman dizkie ikasleei eta haien senitartekoei prestakuntza-esperientzia honetan parte hartzeagatik; izan ere, “arrakasta handia izaten ari da, eta parte-hartzaile guztien ezagutza profesionala ez ezik, pertsonala eta soziala ere aberasten laguntzen du”. Gainera, sarituetako batzuk ezin izan dute bertan egon iazko ikasturtean prestakuntza-egonaldia egindako helmuga-herrialdeetan egun lanean egoteagatik. Gaur diploma jaso duten ikasleek Alemanian, Frantzian, Holandan, Maltan eta Portugalen egin zituzten prestakuntza-egonaldiak.