2021ko irailaren 23a

LuzIA Fundazioa, Nafarroatik adimen artifizial “gizatiartu, etiko eta positiboa” bultzatzeko sortu da

Gaur egin da patronatuaren lehen bilera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Industria Fundazioak eta sei enpresak osatuta

Gaur goizean egin da LuzIA Fundazioaren patronatuaren lehenengo bilera. Enpresa-ekimen hori Nafarroatik adimen artifizial “gizatiartu, etiko eta positiboa” bultzatzeko sortu da. Patronatua Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Industria Fundazioak eta Helphone, iAR, ARPA Abogados Consultores, EXKAL, das-Nano eta veri-das enpresek osatzen dute.