2021ko irailaren 22a

Nafarroako Gobernuak oniritzia eman dio Iruñerriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari

Foru exekutiboak gaur onartu du dokumentua

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana onartu du, Iruñean eta eskualdean bizi direnen beharrei erantzuna emateko plan estrategiko berria.

Dokumentua 2016an hasi zen garatzen. Lantze, parte hartze eta jendaurrean jarri ondoren, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planari eginiko proposamenak, azkenik, 2019ko martxoan Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak onartutako agiri batean adostu ziren. Apirila eta maiatza bitartean, parte hartu zuten 14 udalek sinatu zuten, besteak beste, Iruñeak. Horiei beste bi gehitu zaizkie, azkena, Noain-Elortzibarko Udala, joan den hilaren 14ko osoko bilkuran parte hartu zuena. Barañaingo eta Zizurko udalek oniritzia ematea falta da.

Aurreikusitako prestatze- eta berreste-prozesua ia burutu ondoren, Nafarroako Gobernuak onetsi du dokumentua. Nolanahi ere, onespen horrekin administrazioei ez zaizkie ezartzen ez konpromiso ekonomikorik, ez betearaztekorik. Horretarako, beharrezkoa izanen da aldeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea.

Gogoratu behar da, aurreikusitako estrategien artean, planak barne hartzen dituela oinezkoentzako ibilbideen eta bizikleta-ibilbideen sare metropolitar bat sortzea, bizikletaren plan metropolitar bat garatzea, aldirietako aparkalekuen sare bat ezartzea eta Mugikortasun Planeko bulego metropolitar bat sortzea.