Descárgate la app
Nafarroak energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga eten du 2021eko bigarren seihilekoan
2021ko irailaren 22a
Nafarroak energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga eten du 2021eko bigarren seihilekoan
Nafarroako Gobernuak, gaur, asteazkenez eginiko bilkuran, legegintzako foru dekretu bat onetsi du, elektrizitatea sortzen duten eta sistema elektrikoan sartzen duten instalazioen Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren aldi baterako etendura hiru hilabetez luzatzeko. Horrela, zerga hori eten egingo da 2021eko bigarren seihilekoan.

Legegintzako foru dekretu honen helburua da Nafarroako zerga erregimena estatu mailan zerga honi dagokionez berriki eginiko aldaketekin egokitzea.
Gogoratu behar da irailaren 14ko 17/2021 lege-Errege Dekretua dela medio, Espainiako Gobernuak presazko neurriak onartu zituela gas eta elektrizitate alorretako txikizkako merkatuetan gas naturalaren prezioen gorakadak eragin zuen inpaktua baretzeko; haien bitartez, aurtengo lehen hiruhilekorako onartu zuen Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren behin-behineko etendura hiruhileko gehigarri batekin luzatzen zuen.
Legegintzako foru dekretu honen bitartez Foru Erkidegoa eta Estatua arteko Akordio Ekonomikoan xedatua betearazten da; horrela, Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren ordainarazpena dela eta, Nafarroak aplikatuko dituen funtsezkoak eta formalak diren arauak berdinak izango dira Estatuan une bakoitzean indarrean daudenekiko.
Bestalde, legegintzako foru dekretuan xedatuaren arabera, bere indarraldian zehar, Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren zerga-oinarria hala nola zerga horri dagozkion ordainketa zatikatuak zehazte aldera, kontuan hartuko dira zergadunak jasotako diru-sarrera txikienak, lege-Errege Dekretuan xedatzen den minorizazioren baliabidea kontuan hartuta, zeinen arabera onartu zen aipatu zergaren behin-behineko etenduraren luzapena.
Nafarroako Gobernuak onetsi ondoren, zerga bateratzeko legegintzako foru dekretua, zein indarrean jarriko den Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen den datarekiko hurrengo egunean, Nafarroako Parlamentura igorriko da baliozkotua izan dadin.