Descárgate la app
#LabMeCrazy! Nazioarteko zientzia zinema jaialdiaren bira Faltzesera iritsiko da asteazken honetan
2021ko irailaren 22a
#LabMeCrazy! Nazioarteko zientzia zinema jaialdiaren bira Faltzesera iritsiko da asteazken honetan
‘Human Nature’ dokumentalaren emanaldiarekin berreskuratuko da zientzia gazteei gerturatu eta harekiko zaletasuna piztea helburu duen ekimena eta lurralde kohesiorako tresna dena
Faltzesko Kultur Etxean, asteazken honetan, 17:30ean, ‘Human Nature’ dokumentalaren emanaldia izango da, #LabMeCrazy! zinema zientifikoko biraren barruan. Science Film Festival Nafarroako hainbat herritan egiten da, 2021eko maiatzetik 2022ko urtarrilera bitartean. Zientzia lurralde-kohesiorako tresna gisa erabiltzea eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du helburu, zientzia gazteei hurbilduz.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)