Kilometro bateko bidegorriak Lesaka Europako Eurovelo sarearekin lotuko du

Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendariak, eta Ladis Satrustegui, Lesakako alkateak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 340.000 euroko inbertsioa jasotzen duen hitzarmena sinatu dute
2021ko irailaren 21a
Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta Ladis Satrustegui, Lesakako alkatea, hitzarmena sinatzeko unean.  
camera_alt Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta Ladis Satrustegui, Lesakako alkatea, hitzarmena sinatzeko unean.    Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kilometro bateko bideak Lesaka Europako Eurovelo sarearekin lotuko du. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, eta Lesakako Udalak 464.952,74 euroko inbertsioa jasotzen duen elkarlanerako hitzarmena zinpetu dute; 340.000 euro Foru Exekutiboak inbertituko ditu. Topaketan izan dira Bernardo Ciriza kontseilaria, Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, eta Ladis Satrustegui, Lesakako alkatea.

Proiektatutako ibilbideak 1,07 kilometroko luzera eta 2,5 metroko zabalera izango du, eta bi bizikleta aldi berean igarotzeko aukera emango du. Trazadura osoa NA-4000 errepidearen eskuinaldetik joango da. Lesakako hirigunera sartzeko biribilgunean hasiko da, eta handik bi bide aterako dira: Otsango industrialderako sarbidea eta udalerrirako sarbidea, eta NA-4000 eta NA-1210 errepideen arteko elkargunean amaituko da.

Bide berri hori proiektuaren eremuan integratzeko, lehendik dagoen bidea aprobetxatuko da, Onin ibaiarekiko paraleloan, zeinak baso-eremu bat zeharkatzen baitu lehendik dagoen Eurovelo ibilbidearekin bat egin arte, eta lehen zatia galtzada partekatuko duen errepidera egokituko da.

Lanak 2022ko martxoa baino lehen amaitzea aurreikusten da, eta, hormigoi armatuzko eta harri-lubetazko hormak egingo dira, eta lursaila tratatu eta saneatuko da.

Eurovelo Europako sarea, 70.000 kilometroko bizikleta ibilbideak

Eurovelo Bizikleta Bideen Europako Sarea Europa osoa lotuko duten bizikleta-ibilbideen sarea egiteko proiektua da. Guztira, 70.000 kilometroko 15 bizikleta-bide dira, eta Europar Batasuneko herrialde guztietatik igarotzen dira.

Lesakan egingo den jarduketaren helburua da Nafarroako herria Eurovelo 1 ibilbidearekin lotzea eta Kosta Atlantikoaren Ibilbidea esaten zaio. Ipar lurmuturrean hasi eta Caminhan amaitzen da,11.000 kilometroko luzera du eta sei herrialde zeharkatzen ditu: Norvegia, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Portugal eta Espainia. Eurovelo 1 Gipuzkoatik sartzen da Espainian, Bidasoako bide berdetik, Lesakako bizikleta-bidearekin etorkizunean izango duen loturaraino.

Nafarroako Gobernuarentzako mugikortasun seguru eta iraunkorreko estrategiak funtsezkoak dira Foru Komunitateko jarduera ekonomiko eta sozialaren funtzionamendurako. Beraz, Lesakan egingo denaren moduko jarduerak garatzea garrantzitsua da herritarrek joan-etorriak segurtasunez eta jasangarritasuna errespetatuz egin ditzaten errazteko.