Descárgate la app
Gobernuak Nafarroako baso-biomasa biltzeko, eraldatzeko eta hornitzeko zentro pilotua aurkeztu du Agoitzen
2021ko irailaren 16a
Gobernuak Nafarroako baso-biomasa biltzeko, eraldatzeko eta hornitzeko zentro pilotua aurkeztu du Agoitzen
Nafarroako Gobernuak trantsizio energetikoaren arloko ekimen publiko berrienetako bat burutu du, Agoitzen baso-biomasaren eraldaketarako eta hornidurarako zentro pilotu bat sortuz. Helburua da bizitegi-parke publiko zein pribatuetan energia berde hori pixkanaka ezartzea, jasangarriagoak izan daitezen.
“Zentro hau mugarri garrantzitsu bat da biomasa aukera jasangarria, tokian ekoitzitakoa eta lehiakorra izatera heltzeko egin dugun esfortzua kontuan hartuta”, adierazi du Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Mª Aierdik, Agoitz udalerriko zentroko instalaziotan bertan ospatu den ekitaldiko bere mintzaldian. Horrekin batera, Aierdik azpimarratu du ekimen hau “kate-maila giltza bat dela hirien deskarbonizazio pixkanakako prozesuan, zein elementu zutabe modura planteatzen dugun hiri-jasangarritasunerako Navarra Green/ Nafarroako Trantsizio Ekologikoaren Estrategian”.
Ekimena Nasuvinsak garatu du Lursarea Lurralde eta Jasangarritasun Agentziaren bidez, Promobiomasse proiektu europarraren esparruan, zein Europako hego-mendebalderako (Espainia, Frantzia eta Portugal) mugaz haraindiko lankidetza gune bat den, 2018tik lanean aritu dena tokiko eskalari dagokion biomasaren eskaintza eta eskaria kudeatzeko eredu bat sustatzea, hala nola gure basoetatik datorren energia garbi hau ekoizteko eta merkaturatzeko sektorea garatzea bilatuz.
Aierdi lehendakariordeaz gain, jardunaldira etorri dira halaber Angel Martin Unzue Agoitzeko alkatea; Nasuvinsako zuzendari gerentea den Alberto Bayona; foru Exekutiboko Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia den Ruben Goñi; biomasarekin lotutako sektore publiko eta pribatuko ordezkariak eta Nasuvinsa eta Lursarea bere agentzia buru dituen Promobiomasse programan partaide izan diren eskualde kide eta kidetuetako ordezkariak.
Ekitaldian partaide izan dira Biomasaren Balorizazio Energetikoaren Espainiako Elkarteko (AVEBIOM) nazioarteko proiektuak kudeatzen dituen Pablo Rodero eta Nafarroako Gobernuko Baso Kudeaketaren Sekzioko burua den Elena Baeza adituak, zein hitz egiten aritu diren, hurrenez hurren, “biomasak Europako eredu energetikoaren aldaketa sustatzeko duen potentzialaz” eta “Nafarroako biomasaren erronkaz”.
Konpromisoa garapen jasangarriarekin
Zentroak denbora gutxi barru abiaraziko du bere jarduera Agoitzeko industrialdean, hain zuzen Nasuvinsak 2012an eskuratutako Solanoko antzinako nabeak bezala ezagutzen direnetan, zeinen erreformak eta egokitzapen lanek 360.000 eurotik gorako inbertsio gehigarri bat suposatu duten.
Aierdi lehendakariordeak esan du biomasaren zentro pilotuaren bidez erabilerarik gabeko industria-nabe batzuk berrerabili ahal izango direla, eta berretsi egiten duela garapen jasangarriaren eta hautazko energia naturalak erabiltzearen aldeko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa 2030 Agentziaren eta Europako Hitzarmen Berdearen garapenerako helburuen esparruan.
Era berean, gainerako ekimenak goraipatu ditu egiten duten ekarpena kontuan hartuta klima aldaketarekiko egokitzapenean hala nola maila globalean trantsizio energetiko sakon bati ekiteko beharraren alorrean. “Proposamen hauen guztien eraginez aurrera egin ahal da kudeaketa jasangarriaren ereduak diseinatu eta garatzerakoan eta baso-biomasa hautazko erregai berde modura pixkanaka ezartzerakoan, bai bizitegi-parke publikoan eta bai sektore pribatuan. Nire zorionak eta esker ona Nasuvinsa elkartea burutzat duen Promobiomasse-ko talde osoari”, esan du amaitzeko.
3.300 m2-ko azalera
Agoitzeko biomasaren bilketa, eraldaketa eta hornikuntza Zentro berria 2022an jarriko da abian ezpala tratatu, biltegiratu eta banatzeko bere jarduketarekin; erregai hau, hasiera batean, bizitegi-parke publikoa hornitzera bideratuko da, sektore pribatuko sustapenetara erregaia hornitzeko aukerarekin.
3.302 m2-ko jatorrizko nabeari dagokionez, 1.996 m2-ko azalera bat estalita mantendu da eta gainerakoa materiala metatzeko zelai ireki modura geratu da. Egurra ziurtatu egingo da, modu jasangarrian kudeatutako basoetako jatorriaren bermearekin, zeinek Nafarroako baso-masaren gehiengoa osatzen duten.
Aurreikuspena da urteko 900 ezpal tonako ekoizpen batekin hastea, Nasuvinsak sustatzen duen Nafarroako Gobernuaren ‘Navarra Social Housing’ alokairu planeko 524 etxebizitza babestuak hornitze aldera.
Promobiomasse proiektuak
Promobiomassek azken hiru urteotan baso-biomasaren merkatu energetikoa sustatu du Europako hego-mendebaldean (SUDOE) mugaz haraindiko Frantzia, Espainia eta Portugalgo erakundeen arteko lankidetza dela medio.
Nasuvinsaz gain, parte hartu dute Baso Zientzia eta Teknologiako Zentroak (CTFC), Extremadurako Energia Agentziak (AGENEX), Portugalgo iparreko Barneko Energia eta Ingurumenaren Eskualdeko Agentziak (ENERAREA), Hautes-Pyrénées departamentu frantziarreko “Communauté de Communes du Plateau de Lannemezan”ek (CCPL), eta Pirinio Atlantikoetako “Association des Communes Forestières des Pyrénées Atlantiques” (COFOR64) izendatuak. Sei erakunde bazkide hauekin bat egin dute beste 19 kidetuek.
Proiektuaren aurrekontua guztira 1,4 milioi eurora iritsi da; bere % 75 Interreg Sudoe programak finantzatu du, Eskualdearen Garapenerako Europako Funtsa (Feder) dela medio, eta gainerako % 35 erakunde partaidetako funtsa propioekin finantzatu da.
Sektoreko agenteen inplikazioa dela medio, proiektuko aditu taldeak biomasaren merkatuko eskaintza eta eskaria kudeatzeko eredu bat sortu du zeinek “zirkuitu laburra” kontzeptua aplikatzen duen, tokiko nekazaritzako elikagaien produktuetarako erabiltzen denaren antza duena.
Eredua 67 neurrirekin osatuta dago zein bideratuta dauden, beste helburuen artean, existitzen diren baso baliabideen gaineko informazio eguneratu eta eskuragarria sortzera, baliabide horien mobilizazioa erraztera, asoziazionismoa sustatzera, basoko sektorea babestera, ezpal ziurtatua sustatzera eta sektore publiko eta pribatutik instalazio ereduak proposatzera.
Eredu hori abiapuntutzat hartuz, proiektuaren eskualde ezberdinetan biomasaren tokiko merkatu energetikoaren sustapenerako jarduketak garatu dira, aipatutako Agoitzeko zentro pilotuan bezala.