2021ko irailaren 15a

Nafarroako Gobernuak Osasunbidearako 3,3 milioi euro bideratu ditu ibilgailuak alokatzeko

Profesionalek joan-etorriak zein kudeaketa- eta hornikuntza-arloko beste barne-premia batzuk behar dituzten osasun-zerbitzuak eman ahal izateko balioko dute
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du 3,3 milioi euro bideratuko dituela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako 75 ibilgailu alokatzeko, hainbat premiari erantzuteko  profesionalen mugikortasuna ahalbidetuko baitute.

Foru Aldundiak 60 hilabeteko kontratazio prozedura hasiko du prozedura negoziatuaren bidez. Gastua 2022 eta 2027 urteen artean ordainduko da. Horretarako 3.347.847 euroko aurrekontua dago (BEZ barne).

Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuak, beraz, erakunde autonomoko langileek, batez ere, Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalek eta sindikatuetako ordezkariek joan-etorrien inguruan antzemandako eta eskatutako behar historikoari erantzuten dio. 

Era berean, ibilgailuak Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako osasun barrutietako Etengabeko Arretako Guneetara (osasun etxeak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako kontsultategiak), Osasunbideako -Nafarroako Osasun Zerbitzuko etxeko ospitalizazioko taldeetara eta ospitaleetara eta arloetako zerbitzu orokorretarako (hornidura, paketeak, etab.) edo elikagai hoztuen garraiorako erabiliko dira, besteak beste. Ibilgailu horiek autoak edo turismotik eratorriak (72), furgonetak (2) eta hotz-kamioi bat dira.