2021ko irailaren 15a

Nafarroako Gobernua auzi penalean herri-akusazio gisa aurkeztuko da iragan uztailean Murchanten emakume baten erailketa delituagatik

Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak dagozkion jarduketa prozesalak egingo ditu

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez herri-akusazioa egikaritzea onartu den, Tuterako Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegiak, uztailaren 7an Murchanten M.P.B.J. pertsonaren erailketa delituagatik, jarraitutako auzi penalari dagokionez.

Prozesuan eman beharreko pausoak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren aholkularitza juridikoaren zerbitzuak emanen ditu.

Apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen 65. artikuluak dio emakumeen aurkako indarkeria kasurik larrienetan edo delituak hauen heriotza ekartzen duenetan akusazio pertsonal bezala aurkezten ahalko dela Foru Komunitateko Administrazioa.