Descárgate la app
Nafarroak Espainiak eta Peruk Larrialdi Zerbitzuaren kudeaketan izandako esperientziak trukatzeko programa batean parte hartu du
2021ko irailaren 14a
Nafarroak Espainiak eta Peruk Larrialdi Zerbitzuaren kudeaketan izandako esperientziak trukatzeko programa batean parte hartu du
Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Espainiak eta Peruk Larrialdi Zerbitzuaren kudeaketan dituzten esperientziak trukatzeko programa batean parte hartu du. Jardunaldi horren helburua da, Peru 911 Proiektuaren bidez, Espainiako Larrialdietako telefono-zerbitzuen funtzionamendua ezagutzea, ondoren Perun aplikatzeko.
Horretarako Nafarroako Foru Komunitateko eta Madrilgo Erkidegoko 112 larialdi zerbitzuak hartu dira erreferente moduan, Peru 911 Larrialdi Zerbitzua abian jartzeko.
Nafarroako Barne Zuzendaritza Nagusiak Peru 911 Proiektuarekin Nafarroako Komunitatean 112 zenbakiaren plataforma teknologikoaren esperientzia partekatu zuen. Zehazki, Amparo López, Barne zuzendari nagusiak, Nafarroako 112-k genero indarkeriari telefono bidezko arreta emateko Protokoloa azaldu zuen.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko Telekomunikazio eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak, Guzmán Garmendiak, 112 bat egiteko plataforma teknologiko baten ezarpenean, garapenean eta jasangarritasunean izandako esperientzia aipatu zuen.
Era berean, Madrilgo Erkidegoak 112 zerbitzua emateko eredua azaldu zuen Fernando Javier Conde Villaverde Madrid 112 Eragiketen Koordinatzailearen eskutik.