2021ko irailaren 14a

Nafarroak Barnahus ezartzeko lanak hasi ditu, indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta adeitsua emateko eredua

Justizia Zuzendaritza Nagusiak Save The Childreni eskatu dio egungo egoeraren diagnostiko-txostena, etorkizunean zentro espezializatuak ezarri ahal izateko

Nafarroako Gobernuak, Justizia Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Save The Childreni eskatu dio gaur egun sexu-abusuen biktima diren haur eta nerabeei ematen zaien arretaren diagnostikoa egiteko. Helburua da arreta hori hobetzea eta, etorkizunean, Barnahus eredua ezartzea, justiziarekin harremanetan jartzeko ingurune lagunkoiak era daitezen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)