Descárgate la app
El Caracol, Mexiko Hiriko kaleetan bizi diren pertsonei laguntzen dien erakundea, 2021 Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria
2021ko irailaren 14a
El Caracol, Mexiko Hiriko kaleetan bizi diren pertsonei laguntzen dien erakundea, 2021 Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria
La asociación El Caracol, que atiende las necesidades sanitarias y psicosociales de las personas sin hogar de Ciudad de México, ha resultado ganadora del XVIII edición del premio Internacional Navarra a la Solidaridad 2021 que otorga el Departamento de Derechos Sociales en colaboración con Laboral Kutxa. El Premio recupera su cadencia tras un paréntesis en 2020 por el COVID-19.
Mexiko Hiriko etxerik gabeko pertsonen behar sanitario eta psikosozialak asetzen dituen El Caracol elkarteak irabazi du Gizarte Eskubideen Departamentuak Laboral Kutxarekin lankidetzan ematen duen 2021 Elkartasunerako Nafarroako Nazioarteko XVIII. Saria. 2020an COVID-19ak parentesi bat eragin ondoren, sariak kadentzia berreskuratu du.
25.000 euroko sariari esker, Mexikoko erakundeak osasun, gizarte, hezkuntza eta lan arloan garatutako jarduera indartu ahal izango du; hain zuzen ere, saria lan horregatik eman zaio.
Elkartasunaren arloko lanean pertsona ospetsuak eta izen handiko profesionalak direnen artean hautatutako 7 pertsonak osatzen dute epaimahaia, eta Miguel Indurain lehendakaria da. Indurainek adierazi du El Caracol erakundearen ibilbidea saritu dela, “Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako ekarpenarengatik, kalean bizi diren biztanleak ikusarazteko eta gizarteratzeko laguntza osoa emanaz. Laguntza hori genero-ikuspegian oinarritzeaz gain, Mexikoko kaleetan bizi diren neska-mutikoen, desgaitasuna duten pertsonen, emakumeen, gizonen eta familien giza eskubideak defendatu eta lehengoratu nahi dira”.
Indurainek, halaber, beste lau ekimen finalista zoriondu ditu; edizio honetan, 15 aurkeztu dira.
Bestalde, Eskubide Sozialetako kontseilari Mª Carmen Maeztuk honela adierazi du: “hemezortzigarren edizioan, eta kontuan izanik pandemiaren egoerak gehiago eragiten diela herrialde pobretuei, Sariak balio berezia eman die COVID-19ak bereziki ahulak diren populazioetan eragindako ondorio sanitarioak, sozialak eta ekonomikoak arinduko dituzten ekimen eta erantzun kolektiboei”.
Maeztuk bereziki gogoratu nahi izan du Javier Pagola komunikatzailea, aktibista soziala eta sari honen epaimahaikide ohia, duela ia urtebete hil baitzen.
Bestalde, Javier Cortajarenak, Laboral Kutxako lurralde-zuzendariak, adierazi du “Nafarroako Gobernuak zein Laboral Kutxak lankidetza honi eusten diotela 2001. urteaz geroztik, borondatezko lanaren eta lan solidarioaren balioak ez ezik, herrialde eta herri pobretuetako sektore behartsuenen aldeko konpromiso soziala ere partekatu nahi dutelako”.
Bost proposamen finalistaren alderdi garrantzitsu eta berrienak nabarmendu ditu, bereziki pandemian zehar abian jarritako ekintzak: telelaguntza eta online prestakuntzarako teknologia berrien erabilera, proba diagnostikoak egiteko kitak banatzea, edota neurri xumeagoak, Kenyan 30.000 biztanle COVID-19 gabe egotea edo Mexikon kalean bizi diren pertsonak artatzea, esate baterako.
Finalistak
Zehazki, erakunde irabazlearekin batera, epaimahaiak honako hauek finalistatzat eman ditu: Kenyako Raphael Kongu aktibista, herria garatzeko egindako ekimenengatik, tartean, haren komunitatean COVID-19aren kasu positiboak orain arte saihestu dituzten neurriak; Amref Health Africa erakundea, Afrikako hainbat herrialdetan proiektu kirurgikoak eta osasun publikokoak garatzeagatik; RECOVER Hospitales para África Fundazioa, osasun-sektoreko profesionalek sustaturiko Espainiako erakundea, Saharaz Hegoaldeko Afrikako herrialdeetan osasuna artatzeko zentroen sarea eta telemedikuntzako proiektuena garatzeagatik; eta Itwillbe, Indian tokiko bazkideekin lan egiten duen erakundea, emakumea eta haurtzaroa sustatzeko proiektuak bultzatzeko.
Sariaren 18 edizio
Elkartasunaren Nazioarteko Saria Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak elkarrekin sortu zuten 2001. urtean, eta saria hurrengo urtean banatu zen. 2010. urtean, saria ‘Vianako Printzea’ Nazioarteko Sarietan sartu zen, Elkartasunaren Vianako Printzea Saria izenarekin. 2012an, berriz, hasierako formatura itzuli ziren, bai izenaren aldetik, bai entregatzeko ekitaldia planteatzeko modutik.
Elkartasunaren Nafarroa Sariaren helburua da hemendik 2030era Nazio Batuen Agendan markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzerakoan jardueragatik edo ibilbidearengatik nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edo erakundeak ezagutzera ematea. Hemezortzigarren edizio honetan, balioa eman nahi izan zaie COVID-19aren aurka borrokatzearekin edo pandemiaren ondorioak arintzearekin loturiko proiektuei.
2001ean egindako lehen ediziotik, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak sari hau eman die kontinente ezberdinetako erakunde eta pertsonei, profil askotarikoak dituztenei. Modu horretan, honako hauek izan dira sarituak: Muhamad Yunus Bakearen Nobel Saria; Kalkutako Karitatearen Ahizpa Misiolariak; Errefuxiatuen aldeko Zerbitzu Jesuita; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO); Fedearen eta Zoriontasunaren Nazioarteko Federazioa; San Juan de Dios Ospitale Ordena; Wassu Gambia Kafo eta Mama Samathe; Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa-Ekuatoreko Misio Kaputxinoa; eta Isabel Martín- Creative Handicraft.
Halaber, honako hauek ere sarituak izan dira: Manuel E. Patarroyo Murillo irakaslea; Kenyako Dimina Khasiala, ‘Mama Tunza’ bezala ezagutzen dena; Martha Pelloni Ahizpa, Argentinan Giza Eskubideen alde lan egiten duena; Juan Ciudad Fundazioa eta bertako langile bat, Paciencia Melgar Ahizpa, Ebola bezalako gaixotasun ahaztuak dituzten pertsonekin egindako lanarengatik; Vía Campesina erakundea, lau kontinentetan zehar ezarritako munduko mugimendu soziala, 73 herrialdetan dagoena, FAO bezalako nazioarteko Foro eta Erakundeetan solaskide ospetsua izateaz gain. 2018an, Afrikako lau aktibistari eman zitzaien saria: Theresa Kachindamoto, Malawi-koa; Hulo Guillabert, Senegalgoa; Victoria Nyanjura, Ugandakoa, eta Oumou Sall-Seck, Malikoa, Afrikan giza eskubideen alde egindako lanarengatik, lau horien lana aitortzen duen hautagaitzan.
2019ko azken edizioan, Nazioarteko Emaus Mugimenduaren ibilbidea saritu zen, ordezkaria presidentea izanik, eraldaketa sozialerako eta ingurumen-justiziarako egindako lanarengatik.
Epaimahaia
Azken epaia erabaki duen Epaimahaiaren lehendakaria Miguel Indurain Larraya izan da, eta honako hauek osatu dute: Eskubide Sozialetako kontseilaria, Mª Carmen Maeztu; Laboral Kutxako lurralde-zuzendaria, Javier Cortajarena Goñi; Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea, Eloísa Ramírez Vaquero; Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, María Icíar Astiasarán Anchía; Felipe Rinaldi Fundazioko ordezkaria, Diana Lazcano Mayor; eta Juan Jesús Echaide Baigorri, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federaziokoa. Idazkari-lanetan, berriz, Andrés Carbonero Martínez aritu da, Proiekzio Sozialeko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia.