2021ko irailaren 13a

Ollo kontseilariaren ustez, Memoria Demokratikoaren Lege proiektuak Nafarroako politika publikoak berresten ditu

Memoria Demokratikoko Estatu idazkariarekin egindako bileran, bi gobernuek memoria historikoko lekuen proiektuetan laguntzea adostu dute
Fernando Martínez, Memoria Demokratikoko Estatu-idazkaria eta Ana Ollo, 
Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, bileran.
Fernando Martínez, Memoria Demokratikoko Estatu-idazkaria eta Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, bileran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria pozik agertu da "memoria Demokratikoaren Lege proiektuak berretsi eta balioetsi egiten dituelako 2015etik Nafarroako Gobernua memoriaren politika publikoetan garatzen ari den jarduera-ildoak". Hala adierazi dio Fernando Martinez Memoria Demokratikoaren Estatu idazkariari, Madrilen egin duten bilera batean eta bertan  parte hartu dute, halaber, Diego Blázquez Estatuko Idazkaritzako Memoria Demokratikoaren zuzendari nagusiak eta Martin Zabalza Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak, bi gobernuetako beste arduradun batzuekin batera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).