Descárgate la app
Nafarroak ordutegiak zabaldu ditu ostalaritzan eta gaueko aisialdian, edukiera handitu du garraioan eta piperoak ireki ditu berriro
2021ko irailaren 13a
Nafarroak ordutegiak zabaldu ditu ostalaritzan eta gaueko aisialdian, edukiera handitu du garraioan eta piperoak ireki ditu berriro
Osasun Sailak bihar bidaliko du araudi berria Justizia Auzitegi Nagusira, ostiralean indarrean sartu aurretik baimena eman dezan
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren aurkako neurri espezifikoak egokituko ditu erkidegoak gaur egun duen batez besteko arrisku epidemiologikora. Pakete berria jasotzen duen foru agindua bihar bidaliko dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira (JAN), baimena eman dezan, eta, onartuz gero, ostiral honetan, irailaren 17an, jarriko da indarrean, eta datorren ostegunera arte, irailaren 30era arte, egun hori barne, egongo da indarrean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).