Descárgate la app
Gobernuak gida bat argitaratu du pazienteei arreta elebiduna emateko
2021ko irailaren 13a
Gobernuak gida bat argitaratu du pazienteei arreta elebiduna emateko
Lehen Arretako profesionalei zuzenduta dago, eta ohiko esaldiak eta osasun hiztegia ditu
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin lankidetzan eta bere Hizkuntza Planaren esparruan, Nafarroako herritarrei euskarazko zein gaztelaniazko arreta hobetu ahal izateko gida orientagarri bat eman die Lehen Mailako Arretako langileei.
"Pazienteen harrera euskaraz. Lehen mailako arretako gida" liburua Nafarroako Gobernuak argitaratu du, eta euskarazko esamoldeak eta oinarrizko hiztegia ere jasotzen ditu, ez da hortaz beharrezkoa hizkuntza aldez aurretik jakitea.
Era berean, gidak osasun zentroetan gertatzen diren ohiko elkarrizketak jasotzen ditu, bai aurrez aurre, bai telefonoz, baita medikuntza eta osasun kontzeptuen hiztegi terminologiko oso bat ere.