Descárgate la app
Urriaren 15ean amaituko da Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako ingurumen-sentsibilizaziorako kartel eta bideo lehiaketetan parte hartzeko epea
2021ko irailaren 10a
Urriaren 15ean amaituko da Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako ingurumen-sentsibilizaziorako kartel eta bideo lehiaketetan parte hartzeko epea
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gogorarazi du urriaren 15ean amaituko dela 2021-2022 ikasturteko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako "Ingurumenaren zaindariak" izeneko ingurumen-sentsibilizaziorako lehiaketan parte hartzeko epea.
I. Kartel Lehiaketa zabalik dago Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleentzat, eta V. Mikrobideo Lehiaketa, 2016. urtetik egiten ari dena, DBHko ikasleentzat da, eta minutu bat baino gutxiagoko bideo bat egin beharko dute. Bi lanetan jardunbide egokiak islatu beharko dira herritarrak ingurune naturalera ateratzeko orduan, edo bestela, praktika txarrak saihestuko dira.
Lehiaketen oinarriak, Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak, uztailaren 6an argitaratutako 145/2021 Ebazpenean kontsultatu daitezke.
“Txangoan, ez dut arrastorik uzten” da bi lehiaketen lema eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren 15. Helburuarekin egiten du bat, zehazki 15.5 puntuarekin “Habitat naturalen degradazioa eta biodibertsitatearen galera murriztea”.
Oinarri arautzaileetan adierazten den bezala, “2020ko eta 2021eko urteak bereziki gogorrak izaten ari dira ikastetxeentzat, pandemiaren ondorioz, baina, era berean, biztanle guztiei gehitu egin zaizkie natur inguruneara irteerak egin eta bertan gozatzeko aukerak”. Gaineratu da, oro har, “herritarrek badakitela jarduera egokiak behar direla naturguneak kontserbatzeko, baina une egokia dela ingurumena, biztanleak eta ekosistema zaindu eta errespetatzeko beharra azpimarratzeko”.
Era berean, adierazi da “pandemiaren aurka borrokatzeko komunitateen perimetro-itxituren ondorioz, herritarrek naturarekin bat egiteko beharra sentitu dutela”, nahiz eta batzuetan ez den“modu egokian” egin, eta adibide gisa jarri dira, besteak beste, “naturgune batzuk masifikatzea, landa-lurrak aparkaleku gisa okupatzea, partzeletara sarrera oztopatzea, zaborra eta zaratara”.