2021ko irailaren 10a

Nafarroako Gobernuak 21 toki-erakunde finantzatuko ditu bizikleta-ibilbideak sortzeko eta bide berdeak eta espazio turistikoak egokitzeko

Diru-laguntza guztira,  300.000 eurokoa da

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo  Zuzendaritza Nagusiak  Nafarroako 21 toki-erakunderi guztira 300.000 euro ematea ebatzi du, interes turistikoko bizikleta-ibilbideak sortzeko eta bide berdeak zein espazio turistikoak egokitzeko.

Ekainaren 3an argitaratutako diru-laguntzetara 38 eskaera aurkeztu ziren. Diru-laguntza hau norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatu da, ez da eskaerarik ukatu aurrekontuan dirurik ez zegoelako, eta eskaeretako batek bakarrik jaso du diru-laguntza partziala, beharrezko krediturik ez zegoelako.

Zehazki 82.910,51 euro bideratuko dira, bost tokiko entitateren artean, bide berdeak egokitzeko eta interes turistikoa duten inguruetan bizikletentzako bideak sortzeko.

Onuradunak honakoak izan dira: Zufíako kontzejua, 29.646,58 euro; Doneztebeko Udala, 6.327,40; Lesakako Udala, 28.964,02 euro; Fiteroko Udala,10.800 euro eta Antzingo Udala, 7.172,51 euro.

Gune turistikoak egokitu eta horien bitartekoetarako 217.089,49 euro banatu dira 16 entitateren artean.

Honakoei eman zaizkie: Otsagabiako udala, 25.000 euro; Bakedanoko Kontzejua, 15.181,87 euro; Zugarramurdiko Udala 25.000 euro; Izabako Udala, 22.230,03 euro; Eslabako Udala, 18.822,82 euro; Ezkarozeko Udala, 13.695,50 euro; Erronkari Bailarako Batzar Orokorra, 14.048,98 euro; Jaitzeko Udala, 23.405,22 euro; Imotzeko Udala, 7.039,66 euro; Eugiko Kontzejua, 7.435,79 euro; Nabaskozeko Kontzejua, 14.431,45 euro; Artabiako Kontzejua, 5.143,11 euro; Azagrako Udala, 9.843,70 euro; Abartzuzako Udala, 7.290,54 euro; Lesakako Udala, 4.200 euro; eta Baztango Udala, 4.320,82 euro.

Diru-laguntzan sartzen ziren, orobat, jabetza publikoko turismoko establezimenduak egokitzeko laguntzak, baina, azkenean, ez da halako jarduketetarako dirurik erabili.