2021ko irailaren 9a

Nafarroak eta Estatuak 2022rako defizit eta zor publikoaren erreferentziazko tasak adostu dituzte

Nafarroak datorren ekitaldirako izango duen defizitaren erreferentzia-tasa BPGren % -0,9 izango da, eta % 16,7 zor publikoaren arloan

Nafarroako Foru Erkidegoak eta Estatuko Administrazio Orokorrak 2022ko ekitaldirako defizit eta zor publikoaren erreferentziazko tasak adostu dituzte. Defizitaren arloko erreferentziazko tasari dagokionez, akordioak -% 0,9 dela islatzen du, araubide erkideko autonomia-erkidegoentzat ezarritako -% 0,6ko portzentajea baino handiagoa. Bestalde, zorraren arloko erreferentzia-zifra % 16,7koa izango da datorren ekitaldirako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).