Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2021ko irailaren 8a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Nafarroako Eskola Kontseiluko kide baten izendapena
Foru Exekutiboak, gaurko bilkuran, akordioa bat onetsi du, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide Pilar Lopez Valderrama izendatzeko, Nafarroako ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa, FSIE-SEPNA sindikatuaren bidez.
Cárcar eta Baztango herri-lurren desafektazioa
Nafarroako Gobernuak Cárcarreko eta Baztango herri-lurren desafektazioak onartzeko akordioa hartu du gaurko bilkuran.
Cárcarren kasuan, 30.593 m2 dira katastroko 10. parajean, eta, ondoren, Montejurrako Mankomunitateari lagatuko zaio erabilera, herrian etxeko hondakinak tratatzeko instalazioa eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegia handitzeko. Lagapen-epea 30 urtekoa da, eta beste 20 urtez luzatu ahal izango da. Kontzesiodunak 70.350 euroko urteko kanona ordainduko dio udalari.
Baztani dagokionez, "Pertalats" eta "Utsalea" parajeetan kokatutako 14.653 m2 dira, eta 25.819 m2-ko jabetza partikularrarekin trukatuko dira. Jarduerak elkarrekiko interesa du; izan ere, udalak lursail bat lortuko du Erratzuko sarreran, aparkaleku bat eraikitzeko, eta haraneko komunala handituko du. Partikularrak, berriz, lursail berean bilduko ditu bere jabetzak.
Abelbideen mugak
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Lodosako, Los Arcoseko eta Sesmako abelbideen mugak zehazten dituen akordioa hartu du.
Lodosan, 20. pasabideko mugak eta 8. eta 11. adarrak berreskuratuko dira; Los Arcosen, Imas Iratxe Errege Abelbidearen mugak; eta Sesman, 13. pasadako mugekin gauza bera eginen da.