2021ko irailaren 8a

Nafarroak malgutu egin ditu enpresa kaudimenari laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, onuradun izan daitezkeenen kopurua handitzeko

Gainera, idazketa berriarekin, nekazarien artean hartzaile kopurua zabaldu da
videocam Navarra flexibiliza las bases de la convocatoria de ayudas a la solvencia empresarial para ampliar el número de potenciales beneficiarios collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra va a modificar las bases reguladoras de la convocatoria de ayudas a la solvencia empresarial con el objetivo de flexibilizarlas y ampliar tanto el número de potenciales beneficiarios como las cuantías a percibir. La decisión llega tras las conversaciones mantenidas en las últimas semanas por el Ejecutivo Foral y el Ministerio de Asuntos Económicos y Transformación Digital y supone extender el plazo de solicitud de las ayudas hasta el próximo 14 de octubre.

Nafarroako Gobernuak aldatu eginen ditu enpresa kaudimenari laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, malgutu eta onuradun izan daitezkeenen kopurua eta jaso beharreko zenbatekoak handitzeko.

Foru Gobernuak eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak azken asteetan izandako elkarrizketen ondoren iritsi da erabakia, eta hala laguntzak eskatzeko epea datorren urriaren 14ra arte luzatuko da.

Gainera, Nafarroako Gobernuak hartuko duen planteamendu berriak onuradun potentzialen erradioa handitzea ahalbidetuko du, dagoeneko ehunka jarduera ekonomikotara iristen baita. Zehazki, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan nekazaritzako profesionaltzat jotzen diren ustiategien titularrek nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerak laguntzen deialdian sartuko dira.

Gainera gero eta onuradun gehiago izateko asmoz, hemendik aurrera, laguntza horien helburua ez da izango zorrak eta ordainketak ordaintzea soilik; izan ere, oinarri arautzaileak aldatuta, laguntzak kontabilitateko galeren konpentsazioan aplika daitezke, autonomoek eta enpresek diruz laguntzen ahal den aldian, hau da, 2020ko martxoaren 1etik aurtengo maiatzaren 31ra bitartean.

Javier Remírezek, lehen lehendakariordeak eta bozeramaileak, Gobernu bilkuraren osteko prentsaurrekoan azaldu duen moduan, oinarri arautzaile berriekin batera, 2018an emaitza garbi positiboak izan dituzten pertsona eta erakundeak ere laguntza hauen onuradun izan daitezke, nahiz eta emaitza horiek 2019an negatiboak izan, kasu horretan hartzailearen bideragarritasuna frogatuko bailitzateke.

Nafarroako Gobernuak, sektore pribatuaren kaudimena eta zorpetzea murrizteko laguntza zuzen horiek eskatzeko epea urriaren 14ra arte luzatzeaz gain, horiek justifikatzeko epea aurtengo azaroaren 30era arte luzatzea erabaki du.