Descárgate la app
Maixabel " filmaren emanaldia kartzelan, birgizarteratzeari eta Justizia leheneratzaileari buruzko zine zikloaren ekitaldi nagusia
2021ko irailaren 7a
Maixabel " filmaren emanaldia kartzelan, birgizarteratzeari eta Justizia leheneratzaileari buruzko zine zikloaren ekitaldi nagusia
Iruñeko espetxean "Maixabel" izeneko Icíar Bollaínen filma proiektatuko da, Nafarroako Gobernuak irailerako antolatu duen birgizarteratzeari eta justizia leheneratzaileari buruzko zinema zikloaren ekitaldi nagusia. Zikloak, " Proyectando reinserción: cine y miradas alternativas a la Justicia " izenburupean, hiru proiekzio izango ditu, zine-forum formatuan, hilaren 10ean, 17an eta 24an, 19: 30ean, Nafarroako Filmotekan. Saio hauetarako sarrera, 3 eurotan, edonorentzat zabalik dago lekua bete arte.
Maixabel Lasa, ETAK hildako Juan Mari Juaregiren alargunaren, eta Ibon Etxezarreta, atentatua gauzatu zuen komandoko kidearen, arteko topaketak jasotzen dituen “Maixabel” filma irailaren 26an, igandean, eskainiko da 10:00etan, kartzelako presoei zuzendutako ekitaldi itxian. Filmaren proiekzioaren ostean, mahai ingurua ospatuko da honakoekin: Icíar Bollaín, filmaren zuzendaria; Maixabel Lasa, eta Eduardo Santos, Migrazio Politiketarako eta Justiziako konsteilaria zeinek Lasa eta Etxezarretaren arteko bitartekari baten moduan parte hartuko duen.
Justiziako Zuzendaritza Nagusiak, Zigor Betearazpeneko eta Justizia leheneratzailearen Zerbitzuaren bitartez, antolatutako zinema zikloak, emakume presoen egoeraren inguruan hausnartzea du xede, askatasuna mugatzen ez duten neurriek sortzen dituzten gizarte onurak, edo Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarreta protagonista izan dituen gisako prozesu leheneratzaileak azalduz.
Zinema ziklo honen aurkezpena Nafarroako Filmotekan izan da gaur, asteartea, eta bertan izan dira Rafael Sainz de Rozas, Justiziako zuzendari nagusia; Jorge Ollero, Zigor Berearazpeneko eta Justizia leheneratzailearen zerbitzuko zuzendaria; eta Elena Lacosta, Zigor Betearazpeneko Ataleko zuzendaria.
Hiru filme Filmotekan
Filmotekan eskainiko diren filme guztiak eta ondorengo mahai inguruak 19:30etan hasiko dira; aurkezpenean eta eztabaidetan justizia leheneratzailean zein zigor berearazpenean esperientzia duten profesionalek hartuko dute parte.
Irailaren 10en Belén Macíasen “El patio de mi cárcel” eskainiko da; Elena Lacosta, eta Fuensanta Onrubia, Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendariak aurkeztuko dute. Benetako istorio baten oinarrituta, bost emakume presok kartzela bertan sortutako antzerki taldean topatzen duten babesa jorratzen du. Candela Peña, Verónica Echegui, Ana Wagener, Violeta Pérez, Natalia Mateo eta Tatiana Astengo dira filmeko protagonistak.
Irailaren 17an, ostirala, “Benjamin Reek zuzendutako “La pintura y el ladrón” filma eskainiko da, bertsio originalean, ingelesez eta norbegieraz eta gaztelaniako azpitituluekin. Filmak, Barbora Kysilkova, obrak lapurtu dizkoten artistaren, eta lapurraren arteko topaketa azaltzen du. Artistak erretratu bat egitea proposatuko dio lapurrari, bere obrak non dauden ezagutzeko asmoz; eta topaketa horretatik bien arteko laguntasuna sortuko da. Ondorengo mahai inguruan, Jorge Ollero eta Soledad Barber, NUPeko Zigor Zuzenbideko irakasleak hartuko dute parte.
Filmotekan eskainiko den hirugarren fima Ken Loach-en “La parte de los ángeles” (2012) da. Paul Brannigam, Roger Allam edo Daniel Portman dira protagonista nagusiak eta aita izan berri den eta zigor-aurrekariak dituen gazte baten istorioa kontatzen du. Gizarte lanak egitera zigortuta, hezitzailearekin izandako topaketan whisky-a dastatzeko duen abilezia ezagutuko du. Bertsio originalean eskainiko den filmaren ostean, Rafael Saniz de Rozas, Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusiak, eta Marta Miñana, Iruñeko Kartzelako zuzendariordeak hartuko dute parte.
Icíar Bollaín eta Maixabel Lasa, presoekin
Kartzela izango da hain zuzen ere, ziklo honi itxiera emateko agertokia. Bertan eskainiko da irailaren 26an, “Maixabel” filma, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu eta zinemetan, irailaren 24an, estreinatu eta bi egunetara. Film horrek Maixabel Lasa eta Ibon Etxezarretaren arteko topaketak biltzen ditu, Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreen eskutik, Icíar Bollaín zuzendariak gidatuta.
Bollaínek ondoren Maixabel Lasa eta Eduardo Santos, Migrazio Politiketarako eta Justiziako kontseilariarekin batera mahai inguruan parte hartuko du, Santosek Lasa eta Etxezarretaren artean izandako bitartekari lana azalduko du. Igandean izango den ekitaldi honetara Iruñeko presoek bakarrik izango dute sarrera. Jarduerak Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren ezinbesteko elkarlana izan du.