Descárgate la app
'Oinak hodeietan' programak bigarren edizioa itxi du, eta ia 1.500 lagun bildu dira hamabi kokagune berezitan
2021ko irailaren 7a
'Oinak hodeietan' programak bigarren edizioa itxi du, eta ia 1.500 lagun bildu dira hamabi kokagune berezitan
La segunda edición del programa ‘Con los pies en las nubes – Oinak hodeietan’ ha contado con una asistencia de 1.480 personas -completando el aforo disponible-, que han podido disfrutar de espectáculos escénicos navarros en doce enclaves singulares de la Comunidad Foral, los fines de semana del mes de agosto.
'Oinak hodeietan 'programaren bigarren edizioan 1.480 lagunek parte hartu dute -edukiera osoa bete arte-, eta Nafarroako ikuskizun eszenikoez gozatu ahal izan dute abuztuko asteburuetan, Foru Komunitateko hamabi kokagune berezitan.
Honako hauek izan dira programak bisitatu dituen lekuak: Beintza-Labaien; Tiebasko Gaztelua; Kanonigoen Pasealekua (Orreaga); Espartza-Zaraitzu; Itzalle, Santa Maria del Campo ermita (Nabaskoze); Berbinzana (Arga ibaiaren ertzean); Ledeako Erromatar Villa, Iratxeko Monasterioa; Ablitasko Gaztelua; Fiteroko Monasterio aeta Olletako Haize Errota.
Bestalde, konpainia parte-hartzaile nafarrak honako hauek izan dira: Producciones Demode Produkzioak, Porrutata, ez porru ez patata (antzerkia); Amildegui Produktiones, Paz no está entre nosotros (antzerkia); La Cuerda Teatro, Foto de señoritas (antzerkia); El Colectivo Humo, Variaciones Hansel (antzerkia); De Improviso, Parada improvisada (antzerkia); Zirika Zirkus, Hemendikara (zirkua); Amico Teatro, Amico on the Beach (antzerkia); Led Silhouette, Bonus track (dantza); Dinamo Danza, Orígenes (dantza); La Nave Producciones, El crimen fue en Granada (antzerkia); Danzai, Re-des (dantza); Cía Mago Hodei Magoa, Aparición, un espectáculo fantasmagórico (magia); Yarleku Teatro, La casa más pequeña (antzerkia); La Banda Teatro Circo, Kimera (zirkua); Trokolo Teatro, Txu&Txus (antzerkia); Atikus Teatro, Romeo enmascarillado (antzerkia); Tdiferencia, Off elia, la clásica comedia (antzerkia); La Teatrería, Palabra de mujer (antzerkia); Kon Mocion Compañía de Danza, Tempus in templo (dantza); Iluna Producciones, Pirados en la isla del tesoro (antzerkia); Kaktus Antzerki, Nora zoaz Kalamity? (antzerkia).
Programaren jatorria
'Oinak hodeietan' Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren tokiko erakundeekin elkarlanean bultzatutako programa da.
Programa 2020an sortu zen, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak pandemiak eragindako krisiaren aurrean egindako lan-mahai sektorialen ondorioz, hainbat helbururekin: Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionalari laguntzea; lurraldean zehar kultura-programazioa dibertsifikatzea; antzerkirako, zirkorako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea; eta publikoak esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat proposatzea.
Programak Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramaten ditu 200 eta 2000 biztanle arteko herrietara. Espazio ez-konbentzionalak dira, hala nola monasterioak, arkeologia-aztarnategiak, gazteluak, basoak eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuk; hala, bai lekua bai proposamen artistikoak elkarren artean aberasten dira, eta ikusleak bien edertasunaz goza dezake esperientzia berean.