2021ko irailaren 3a

Nafarroako Gobernuak herritarrak kirola modu seguruan eta arduratsuan egitera animatu ditu

Datozen asteetan, ‘Gaur Bai’ komunikazio-kanpaina egingo da, ariketa fisikoak osasunean duen ongizatea azpimarratuz
El Gobierno de Navarra anima a la ciudadanía a practicar deporte de forma segura y responsable Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través del Instituto Navarro del Deporte (IND), pone en marcha la campaña ‘Hoy toca – Gaur bai’ cuyo objetivo es animar a la ciudadanía a la práctica del deporte, de forma responsable y segura, y que incide en los beneficios que tiene el ejercicio físico para la salud y el bienestar personal.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren Institutuarenbitartez, Gaur Bai kanpaina abiatu du herritarrak kirola modu seguruan eta arduratsuan egitera animatzeko, zein kirolak osasunean zein ongizatean eragiten dituen onurak sustatzeko.

NKI-k jaso duenez, “azkenaldian pandemiak sortu dituen egoerak eta erronkak gainditzeko kirola egitea ezinbestekoa dela ikusi da”. Kanpaina honekin, onura horiek gogoraraztearekin batera, gizarteari kirola modu seguruan eta arduratsunan egin behar dela gogorarazi nahi zaio, pandemiaren aurka ezarritako babes neurriak betez, bai kirol bakoitzari dagozkionak, bai esparruari lotutakoak ere.

‘Gaur bai’ lemarekin “uneren batean kirola egin duten pertsonak, edo kirola egin nahi dutenak identifikatutako sentituko dira, gainera jarduera fisikoa egitera animatzen da”, adierazi du Nafarroako Kirolaren Institutuak. Komunikazio kanpaina irailean zabalduko da, entitate publiko zein pribatuetan kirol jardueren hasierarekin bat eginez. Kanpaina komunikabideetan, sare sozialetan zein kanpoko publizitatearen bitartez ezagutaraziko da.

Kanpainaren irudietan adin ezberdinetako pertsonak kirol jarduerak egiten ikus daitezke. Lema nagusiarekin batera honako mezuak jaso dira: ‘Kirola, gaur bai’, ‘Osasuna, gaur bai’, ‘Kirola arduraz’ eta ‘Kirola segurtasunez’.

Nafarroako Estatistika Erakundeak egindako 2020ko Gizarte eta Bizi Baldintzen Inkestaren arabera, azken urteetan gora egin du kirola egiten duten pertsonen kopuruak. Zehazki, gizonezkoen %82,9k eta emakumezkoen %78k jarduera fisikoren bat egiten dutela adierazi dute; 2017an, gizonezkoen %69k eta emakumezkoen %60,1k egiten zuten kirola.