Descárgate la app
Memoriaren Nafarroako Institutuak 1936tik 1966ra Nafarroan errepresio ekonomikoak eragindako pertsonak jaso ditu errolda batean
2021ko abuztuaren 31a
Memoriaren Nafarroako Institutuak 1936tik 1966ra Nafarroan errepresio ekonomikoak eragindako pertsonak jaso ditu errolda batean
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 1936tik 1966ra errepresio ekonomikoak Nafarroan eragindako pertsonen behin-behineko errolda aurkeztu du. Bertan, Foru Komunitatean bizi diren 1.012 gizon eta 74 emakumeren aurka Ondasunen Konfiskaziorako Probintzia Batzordeak eta Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak hasitako espedienteen datu pertsonalak eta gertaera nagusiak jasotzen dira.
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 1936tik 1966ra errepresio ekonomikoak Nafarroan eragindako pertsonen behin-behineko errolda aurkeztu du. Bertan, Foru Komunitatean bizi diren 1.012 gizon eta 74 emakumeren aurka Ondasunen Konfiskaziorako Probintzia Batzordeak eta Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak hasitako espedienteen datu pertsonalak eta gertaera nagusiak jasotzen dira.
Kontseilariak adierazi duen moduan, errolda honekin “Nafarroako Gobernuak beste urrats bat eman du memoriaren politika publikoen konpromisoan, erregimen frankistak zigorrik gabe gauzatutako giza eskubideen bortxaketa larrien biktimen egiarako eskubideari dagokionez”, hala gaineratu duenez, “zerbitzurako kontsulta-tresna garrantzitsua izan nahi du, bai 36. urtean matxinatuen indarkeriaren inguruan ikertzen dutenen artean, bai, batez ere, jurisdikzio desberdinek bidalitako pertsonen familietan”. Olloren arabera, ““beste behin ere, gordin-gordinean erakusten du nola jardun zen frankismoa garaituekin, enbargo, zehapen eta izapide motelen bidez, eta zigor larriak ezarri zizkien jada beste errepresio mota batzuk jasan zituzten ehunka pertsonari”
Kontseilariak, gainera, Memoria Demokratikaoren Lege proiektua izan du hizpide: “aukera paregabea da Erantzukizun Politikoetako Auzitegien kondenak eta zigorrak baliogabetzat jotzeko, eta, horretarako, irtenbide ekonomikoak diseinatu behar dira, norberaren aitorpenaren eta konponketaren eremuan soilik geratuko ez direnak”, adierazi du.
Aurkezpenean parte hartu dute, Josemi Gaston, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariak, eta César Layana, Institutuko Dokumentazio Zentroko arduradunak. Berak Nafarroako errepresio ekonomikoaren inguruan egindako ikerketa izan da errolda garatzeko oinarria. Bere hitzaldian, Gastonek gogorarazi duenez, “errepresio ekonomikoa matxinatuen indarkeriaren beste modu bat da, eta ezezagunenetako bat. Era berean, errepresio mota horretako moduren bat jasan dutela egiaztatzen duten agiriak gordetzen dituztenei dei egin die Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jar daitezen, inm@navarra.es helbidearen bidez”. Gainera, iragarri du Nafarroako Memoriaren Institutuak ikerketa-proiektuei ekin nahi die, hainbat agintariren zehapenek utzitako dokumentuen arrastoa sakonago ezagutzeko eta espoliazio-praktikekin zerikusia izan dezaketen jabetza-aldaketak aztertzeko.
Bestalde, Layanak adierazi duenez, "Errepresio ekonomikoak hainbat modu izan zituen, harrapaketaren, konfiskazioen eta isunen bidez, eta geroago, errepresioari legezkotasun itxura eman zitzaionean, 108 dekretuaren eta Erantzukizun Politikoen Legearen pean hasitako espedienteen bidez". Erroldan errepresaliatutako pertsonei eta haien espedienteen gorabeherei buruzko datu nagusiak jasotzen dira, 60ko hamarkadako amaierako indultuak barne. % 80ri ia 50 milioi pezetako zigor ekonomikoak ezarri zizkieten, eta horrek kalte larria eragin zien haien ekonomiei. Halaber, fitxa pertsonal bakoitzean espedienteak, epaiak, errekurtsoak edo indultuak, besteak beste, kontsultatzeko iturriak eta artxiboak zehazten dira.
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean errolda kontsulta daiteke: https://pazyconvivencia.navarra.es/eu/memoria/errepresio-ekonomikoaren-errolda -n eta Memoriaren Nafarroako Institutua hari atxikita dago. Sarrerako lehen zatian, errepresio ekonomikoaren modalitateak testuinguruan kokatzen dira, eta, ondoren, espedientatutako 1.086 pertsonen errolda aurkezten da, kontsultatu nahi den fitxara azkar sartzeko aukera ematen duen aurkibidearekin.