2021ko abuztuaren 31a

Behera egin dute COVID-19 kasu aktiboek adinekoentzako egoitza-zentroetan

23 egoiliarrek dute gaixotasuna, duela astebete baino 15 gutxiagok

Nafarroako adinekoen egoitzetan 23 COVID-19 kasu aktibo daude Eskubide Sozialen Departamentuak jakinarazi duenez. Datu honek pandemiaren bosgarren boladaren beherazko joera baieztatzen du, duela 7 egun baino 15 kasu gutxiago.

Kasuen beherakada % 77koa izan da, abuztuaren 13an izandako goreneko kasuarekin alderatuta; 100 pertsona kutsatu dira guztira.

5 zentrotan bizi diren Kaltetutako 23 pertsonetatik, 20k beren zentroan igarotzen ari dira gaixotasuna (13 sintomarekin eta 7 sintomarik gabe), 2 bitarteko baliabidera eraman dituzte eta 1 ospitaleratuta dago.

Azken astean, egoiliarren artean 5 pertsona gehiago hil dira COVID-19arengatik. Pandemiaren bosgarren olatuan 16 pertsona hil dira eta horien berri eman zaio Osasun Departamenduari eguneroko oharretan.

Desgaitasuna duten pertsonen egoitza-zentroetan COVID-19tik eratorritako kasu aktibo bakarra dago eta bitarteko baliabidean daude.

Egoera epidemiologiko orokorra hobetu den arren, Eskubide Sozialek azpimarratu dute ahalik eta prebentzio handiena mantendu behar dela, zentro horietan bizi diren pertsonek COVID-19 infekzioaren aurrean duten kalteberatasun berezia dela eta.