Descárgate la app
40 pertsona gehiago heldu dira Nafarroara Afganistandik
2021ko abuztuaren 27a
40 pertsona gehiago heldu dira Nafarroara Afganistandik
Estatuko harrera-programako Nafarroako baliabideek Kabuldik ebakuatutako 64 pertsona hartu dituzte
Afganistandik etorritako 40 pertsona gehiago heldu ziren atzo Nafarroara, eta asilo eta babes eskatzaileentzako estatuko programaren baliabideek hartu zituzten, Foru Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetzaren ondorioz. 40 pertsona horiek Kabuldik ebakuatu zituzten, Espainiako Gobernuak Defentsa eta Kanpo Arazoetako Ministerioen bitartez zabaldutako operatiboaren ondorioz, eta azken astean nafarroara iritsitako 24 pertsonei gehitu zaizkie; beraz, 64 harrera-plaza bideratu dira guztira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).