2021ko abuztuaren 25a

Herri-lurren desafektazioa onartu da Lukin eta Iguzkitzan

Helburua hodi biltzaile bana instalatzea da

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu, Lukineko Udalaren eta Iguzkitzako Kontzejuaren herri-lurren desafektazioa onartzeko eta bi hodi biltzaile jartzeko.

Lukinen kasuan, “Bortondia” aldean kokatutako herri-lurren 36 m2 desafektatzea onetsi da, lurpeko hodi biltzaile bat instalatzeko, herriko ur beltzak araztegi berriraino eraman ditzan, eta egungo hobi septikoa kenduko dute.

Bestalde, Iguzkitzan “la Relaza” alderdian kokatutako  herri-lurren 21,5 m2 dira, udal-igerilekuen eta hondakin-uren araztegiaren arteko saneamendu-hodi biltzaile baterako.