Descárgate la app
Nekazaritza Zuzendaritzak 60.000 euroko laguntzak bideratu ditu ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko
2021ko abuztuaren 24a
Nekazaritza Zuzendaritzak 60.000 euroko laguntzak bideratu ditu ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 60.000 euroko diru- laguntzak bideratu ditu ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko (batez ere gazta egiteko), eta gehienez instalazio bakoitzeko 5.000 euro emanen ditu.
Hala jaso da Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, astelehen honetan, abuztuak 23 argitaratutako ebazpenean. Eskaerak egiteko epea irailaren 23an amaituko da.
Pasa den urteko deialdiarekin alderatuz, orduan 54.000 euro bideratu ziren, diru-laguntza 6.000 eurotan gehitu da.
Laguntza Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroaren datu basean dauden ustiategien arabera emango da eta horretarako kontuan hartuko da aintzat hartuko da zenbat eme ugaltzaile agertzen diren urteko adierazpenean.
Prima hauek emanen dira: 4 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan; 4,5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titularretako bat emakumea bada; eta 5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titular bakarra edo titular guztiak emakumezkoak badira.
Zentzu horretan, nabarmendu behar da emakumeek ardi latxa esnearen sektorean duten garrantzia, bai animaliak zaintzerakoan, gazta egiterakoan, eraldaketa eta salmentan. Oraindik ere beharrezkoak dira emakumeen lan hori ezagutarazi eta aitzatetsiko dituzten laguntzak sustatzea.
Tokiko arrazak eta lurraldea mantentzea
Ustiategi hauek esnea ustiategian bertan ekoiztu eta eraldatzen dute, gutxienez urtean 8.000 litro zuzeneko salmentara bideratuz.
Era berean latxa arrazako ardien esnearen ustiategiek, beren jarduera dela-eta, baliabide naturalen erabilera jasangarria egiten dute, bertako arraza horren zainketan, mantenuan eta hobekuntzan parte hartzen dute eta lurraldea zaintzen eta mantentzen ere laguntzen dute.
Nafarroako iparraldean daude, batez ere ipar-mendebaldeko nekazaritza eskualdean; Baztango udalerrian daude jezteko latxa arrazako artalde gehien, eta, jarraian, Araitzen, Malerrekan eta Sakanan.
Nafarroako Foru Komunitateko udalerri horietako esne-ardien ustiategiak mantentzea zaila izaten da, ordea, eta horregatik beharrezkoa da konpentsazio ekonomiko bat ematea, ustiategiek jarrai dezaten mendi eskualde horietan ekoizten eta eraldatzen, bertako jarduera ekonomikoa sustatzen eta landa eremuari eusten.
Ustiategi horien buruan, gehienetan, pertsona fisiko bat dago, eta haietako gehienek nekazaritza dute ogibide nagusia.
2021eko diru-laguntza 36 ustiategik jaso zuten, guztiek gazta egiteko.