Descárgate la app
AIReFek Nafarroako Gobernuaren aurreikuspen makroekonomikoak bermatu ditu
2021ko abuztuaren 20a
AIReFek Nafarroako Gobernuaren aurreikuspen makroekonomikoak bermatu ditu
Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (AIReF) txosten bat egin du, Nafarroako Gobernuak 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako dituen aurreikuspen makroekonomikoak bermatzeko. Organismoak berak adierazitako ziurgabetasun orokorreko egoera gorabehera iristen da abal hori.
Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen aldeko jarrera hori erakutsi da Ekonomia eta Ogasun Departamentua Nafarroako hurrengo Aurrekontu Orokorrak egiteko urratsak egiten ari denean. Nafarroako Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundearen hiru agertoki egin ditu Foru Komunitateak, batez ere, osasun-bilakaeraren arabera, eta aurrekontuak egiteko "agertoki nagusi" gisa hartu da. Horren arabera, Nafarroako Barne Produktu Gordina % 6,5 haz daiteke 2021ean eta % 5 2022an.
Txostenean, AIReFek zuhurtzat jo du Nafarroak 2022rako duen egoera makroekonomikoa, eta, 2021erako adierazitakoari dagokionez, irizpide-ezberdintasun bat aipatu du, eta "arrazoizkotzat" jo du ziurgabetasun- ingurune honetan.
2021ean espero den BPGd-aren susperraldiari dagokionez, Foru Komunitatea AIReF baino baikorragoa da, baina 2022an aurreikusitako bidean ezkorragoa. Organismoak ere onargarritzat jo du desberdintasun hori. Bestalde, enpleguari dagokionez, 2022rako aurreikuspenak bat datozela nabarmentzen da, eta nolabaiteko aldea mantentzen da, 2021erako aurreikusitako susperraldiari dagokionez eta ziurgabetasun-inguruneagatik, "Onargarria" dela adierazita.
AIReFek egokitzat jo du Foru Komunitateak egindako aurreikuspenak lortzeko erabilitako metodologia, eta, bestalde, emandako informazioa zehatzagoa izatea gomendatzen du. Erakundearen arabera, aurreikuspenak lortzeko beharrezkoak diren gainerako baldintzen betetze-maila handia da.