Eduardo Santosek gazte migratzaileak gizarteratzeko Kideak programak Estatuan duen aitzindaritza azpimarratu du

Kontseilariak udako jarduera batean parte hartu du Irunberrin, 30 bat gazterekin, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiarekin eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariarekin batera

2021ko abuztuaren 19a
Imagen de la actividad este jueves.
camera_alt Imagen de la actividad este jueves.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako  eta Justiziko kontseilariak, babesgabetasun-egoeran dauden gazte migratzaileentzako Kideak programa honela definitu du: "Estatu mailan aitzindaria den programa gisa, inolako familia- eta gizarte-sarerik ez duten gazte migratzaileei babesa emateko, iritsi zirenetik adingabeak izateari utzi diotenean edo adinez nagusi izan direnean, baina egoera ahul nabarian".

Santosen iritziz, pasa den hilabetean programa ezarri zenetik, 28 gaztek hartzen dute parte bertan eta 50 gazterengana heltzea espero da: “Nafarroako Gobernuaren borondate nabaria adierazten du gazte horien garapen integrala sustatzeko, akonpainamenduan eta gizarte-mentorian oinarritutako metodologien bidez. Azken alderdi horretan, programa paraleloak ditugu, eta etorkizunean hazi nahi dugu”.

Gazte eta adingabe migratzaileen erregularizazioa

Ildo horretatik, Estatuko Gobernuari berriro eskatu dio “Atzerritartasunari buruzko Legearen aldaketan aurreikusitako adin txikikoentzako eta gazte migratzaileentzako erregularizazioa ez dadila minutu bat gehiago ere luzatu, hori funtsezkoa baita bakarrik bizi diren eta Nafarroan bizi diren gazte eta adingabe migratzaileen gizarteratzea hobetzeko. Aldaketa horrek administrazio-epeak, lan- eta egoitza-baimena lortzeko baldintzak eta baimenen epeak hobetu ditu. Gizarte-erakundeekin eta autonomia-erkidegoekin adostutako neurria da, eta uste dugu ezin dela denbora gehiagoz atzeratu”.

Kontseilariak Irunberrin egin zituen adierazpen horiek, eta Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiken zuzendari nagusiak eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariak parte hartu dute, Kideak programan murgildutako hogeita hamar gazterekin batera, Irunberriko Arroilan baltsa pneumatikoetan behera egiteko.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari Carlos Amatriainek, berriz, honako hau azpimarratu du: “aisiarako espazioak integratzen dituen alderdia, leku horiek ikasteko, sozializatzeko, elkarrekin bizitzeko eta gizarteratzeko gune bihurtzen baitira, eta, bakarrik dauden gazte migratzaile horien kasuan, oso beharrezkoak baitira”.

28 gazte programan

Pasa den ekainean hasi zen programa eta egun 28 gazte daude Kideak programan: 23 aisialdia eta akonpainamendua eskaintzen duen arloan eta beste bost akonpainamenduko modalitatean, gainera zazpi gazteri elkarrizketa egin zaie eta programan sartzeko zain daude.

Partaideen helburu nagusiak hauek dira: gazte horien autonomia-prozesuak sustatzea, banakako planen bidez; baliabide instituzionalak eta soziokomunitarioak eskuratzen laguntzea; herritartasuna eraikitzeko prozesuak sustatzea, erantzukizun partekatuaren ikuspegitik; eta emakumeen jabekuntza bultzatzea, genero-desberdintasunei aurre egiteko.

Programan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: 18 eta 23 urteko atzerritarra izatea, Nafarroan familiaren laguntzarik ez izatea, zaurgarritasun egoeran egotea, ezarritako zerbitzuetan parte hartzeko konpromisoa hartzea, gizarte hezkuntza arloko indar gutxiko laguntza behar izatea, gazteen babeserako oinarrizko gizarte zerbitzuek bideratzea, azken kasu horretan, Nafarroan gutxienez sei hilabetez bizi dela egiaztatu beharko da, eta, bizileku-baliabidean plaza bat eskatzen bada, egonaldi labur edo ertaineko bizileku-alternatiba bat eskatu beharko da gizarteratze-ibilbide bat egiteko.