Descárgate la app
Gobernuak hitzarmena zinpetuko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin informazioa trukatzeko
2021ko abuztuaren 18a
Gobernuak hitzarmena zinpetuko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin informazioa trukatzeko
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du zeinaren bidez informazioa trukatzeko, kudeaketa arintzeko zein kosteak gutxitzeko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin hitzarmena zinpetzea onartu den. Informazio horrek herritarren ohorerako eta norberaren nahiz familiaren intimitaterako eskubidea errespetatu beharko du.
Bestalde, Nafarroako Administrazioak informazioa emanen du bere eskumenak betetzeko behar dituen gaietan. Bereziki, informazioa emango da enpresak inskribatzeko eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren aplikazio-eremuan sartzeko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kudeatzen duen diru-bilketako prozesuan eta Gizarte Segurantzaren arloko iruzurraren aurkako borrokan.
Datuen babesari dagokionez, aurreikusitako zerbitzuekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten agintariek eta langile guztiek sekretu profesionala gordeko dute eskura dituzten edo prozesuan zehar ezagutzen dituzten informazio, agiri eta gai guztien gainean. Ezagutzen dituzten datuak ez argitaratzera edo lagatzera behartuta daude.
Informazio-truke hori konfidentzialtasunaren, integritatearen (erabiltzaile baimenduek informazioa eskuratzeko aukera izatea bermatuz) eta egiazkotasunaren printzipioei jarraikiz egingo da beti.