Descárgate la app
Iruñeko Erraldoiak 3.600 bisitari izan dituzte Nafarroako Museoan egin duten egonaldian
2021ko abuztuaren 17a
Iruñeko Erraldoiak 3.600 bisitari izan dituzte Nafarroako Museoan egin duten egonaldian
Joan den igandean, abuztuak 15, zortzi Erraldoiek eta Barbas eta Caravinagre kilikiek amaitutzat eman zuten Nafarroako Museoan izandako egonaldia, uztailaren 29an hasi zena.
Bi aste hauetan, 3.662 pertsona hurbildu dira Nafarroako Museora Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konparsa ikustera. Hain zuzen ere, Caravinagre eta Barbas kilikiak dira "Nafarroako Museoko Enigma" liburuaren protagonistak. Argitalpena Konpartsako irudien egonaldian zehar 1.500 umeri oparitu zaie. Erakusketan izandako parte-hartzearen arrakasta dela eta, gaztelaniazko zein euskarazko edizioak agortu egin dira. Iruñeko liburu-dendetan salgai daude oraindik.
Museoa haurrei hurbilduko zaie
Iruñeko Udalaren eta Nafarroako hiriburuko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren lankidetzari esker egindako jarduera honek Museoak erakusten duen ondare kulturala haurrei hurbiltzeko helburua bete du. Ekimen honi esker, familia askok Nafarroako Museoa ezagutu ala berreskuratu dute.
"Enigma Museoan" ipuinari esker, haurrek Museora egindako bisitaren esperientzia berpiztu ahal izango dute beren etxeetan, eta ziur asko askok berriro bisitatuko dute bere garaian ikusi ezin izan zituzten piezak aurkitzeko.
Erraldoi eta buruhandiei harrera egitean, Nafarroako Museoa hiriko Kultura Ondare materiagabeari ireki zaio, eta familiei aukera eman die bisita ludikoa eta oso atsegina egiteko bertako kide guztientzat.
Konpartsaren agurrarekin, Nafarroako Museoak ekainaren 24tik aurrera antolaturiko ekitaldi bereziei amaiera eman die, bere 65. urteurrena dela eta.