Descárgate la app
NA-5501 errepidean Caparrosoko zeharbideak oinezkoentzako espaloiak, bidegorria, bi bideko galtzada eta alboko aparkalekua izanen ditu
2021ko abuztuaren 16a
NA-5501 errepidean Caparrosoko zeharbideak oinezkoentzako espaloiak, bidegorria, bi bideko galtzada eta alboko aparkalekua izanen ditu
NA-5501 errepidearen zeharbideak, Caparrosoko ingurabideak, hurrengo berrurbanizazioaren ondoren, bi erreiko galtzada, alboko aparkalekuak, oinezkoentzako espaloiak eta ezkerreko aldean bidegorria izango ditu.
Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilariak, eta Carlos Alcuaz, herriko alkateak, 1.084.810 euroko (BEZ barne) aurrekontua duen saihesbidearen erreforma egiteko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmnean jaso denez, Herri Lanetako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak 353.829 euro bideratuko ditu eta gainontzeko kopurua udalak jarriko du.
Lanak aste honetan ebrtan hasiko dira eta sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da, nahiz eta, errepideari dagozkion lanak 4 hilabetetan amaituko diren; lanak 2021. urte amaierarako amaituko dira.
Bi adiminstrazioen artean zinpetutako hitzarmenean jaso denez, behin lanak amaituta, azpiegitura berria eta bere mantenua Caparrosoko Udalaren esku geratuko da.
Oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidea
Caparrosoko ingurabidea urbanizazio egoera kaskarrean dago, ez baitago alboko espaloirik oinezkoendako pasabidearekin jarraitzeko. Gainera, euri-urak biltzeko arazo handiak ditu eurite-garaian, argiztapen eskasa du eta galtzadako zoladurak ez du kontserbaziorik. Izan ere, herriko hirigunea zabaltzeari esker, bide hori bertan integratu da, nahiz eta oinarrizko elementurik ez duen, hala nola, euri-uren sarea, espaloiak, aparkalekuak, etab.
Aurreikusitako berrurbanizazioari esker, fatxaden arteko azalera osoa antolatuko da, ibilgailuen trafikorako galtzada mugatuz, 7,60 metroko zintarrien eta bi erreiren artean, eta alboko aparkalekuak eta oinezkoentzako espaloiak egingo dira kalearen bi aldeetan.
Gainera, bidegorria egingo da ezkerraldean, zeharbidearen hasieratik, N-121-C errepidearekiko elkargunean, errepidearen amaieraraino, NA-128 errepidearekiko elkargunean. Horrela, oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide bat prestatuko da hirigunetik futbol zelaiko udal instalazioetaraino, padel pistaraino eta haurren josteta eremuraino.
Zoladurari dagokionez, eremu hondatuenak saneatzea aurreikusi da, baita zorua eta zoladura ere. Bidearen gainerako zatian, asfaltoa egoera onean dagoenean, zorua sendotuko da.
Sareak eta argiak berritzea
Bideak, gaur egun, arazo zehatzak ditu euri-ura biltzeko. Horregatik, euri-urak biltzeko sare berri eta osoa diseinatu da zeharbide osoan, egungo saneamendu-saretik aparte. Sare berri horretan espaloietako, galtzadako, aparkalekuetako, alboko kaleetako eta areketako ura bilduko da, hustubideen bidez.
Mairagako Mankomunitateak kudeatzen duen edateko uraren hornidurarako sareari dagokionez, beharrezkoa da sare berri bat egitea bi zatitan, Melida kaleko sute-ahoen eta etorkizuneko urbanizazioen zerbitzua bermatzeko.
Azkenik, argiteria publikoaren beste instalazio bat diseinatu da, lehendik zaharkituta dauden argi-puntuak kentzeko eta LED motako argi berriak jartzeko, zeharbidearen eskuinaldean dagoen espaloiaren ertzean.