Descárgate la app
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Burlatako liburutegiko sarrera berrituko du irisgarritasuna hobetzeko
2021ko abuztuaren 11a
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Burlatako liburutegiko sarrera berrituko du irisgarritasuna hobetzeko
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Desopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Burlatako liburutegiko sarrera berrituko du irisgarritasuna hobetzeko.
22.000 euroko inbertsioa izango duten lanek Ezkabazabal Plazako sarreran arrapala ezarriko da eta Ronda de las Ventas kaleko sarrera zabalduko da mugikortasun mugatua duten pertsonen sarrera errazteko.
Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilariak, eta Jesús Mari Rodríguez Toki Administrazioko eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Ana María Góngora Burlatako alkatesarekin bildu dira lanak gauzatzeko elkarlanerako hitzarmena sinatzeko; Nafarroako Gobernuak guztiz finantzatuko ditu lanak.
Gainera, udal eraikinean bestelako lanak egingo dira: harrerako mostradorea lekuz aldatuko da toki gehiago izateko, garbiketa produktuak gordetzeko gune bat egokituko da eta sarrera nagusia babesteko aluminiozko arotzeriako kanpoko itxitura bat eraikiko da.