Descárgate la app
112ko kontingentzia areto berri batek bermatuko du Nafarroako larrialdi zerbitzuaren funtzionamendu iraunkorra
2021ko abuztuaren 11a
112ko kontingentzia areto berri batek bermatuko du Nafarroako larrialdi zerbitzuaren funtzionamendu iraunkorra
Salbuespen egoera baten aurrean larrialdi zerbitzuari jarraipena emateko asmoz, Nafarroako Gobernuak 112ko bigarren areto bat (backup edo kontingentzia aretoa sistemen erredundantziarekin) jarri du erabilgarri, kokaleku berri batean, egungo Iruñako Agoitz kaleko Nafarroa SOS-Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak bere funtzionamendua arriskuan jarriko lukeen zaurgarritasun egoeraren bat jasango balu ere.
Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria den Javier Remírezek bisitatu ditu gaur areto berri hauek, Cordovillako Barne Zuzendaritza Orokorraren eraikinean daudenak. Remirezekin batera etorri dira Amparo Lapez Barneko zuzendari nagusia eta Jose Javier Boulandier Babes Zibil eta Larrialdi Zerbitzuetako zuzendaria.
Erabat hornituta, unitate honek segurtasuna sendotuko du larrialdi zerbitzuaren prestazioan. Bere ezarpena Babes Zibil eta Larrialdietako zerbitzutik 112ko aretoa desegonkortu edo baliogabetu ahal izango luketen balizko arrisku eszenatoki eta aurkako zirkunstantzien aurrean garatuz doazen ekimenen barne hartzen da. Horrela bere zaurgarritasuna murriztu nahi da, aldi berean bere ohiko funtzionamendua kaltetuko luketen egoeren espektro zabalago baten aurrean erantzun malguagoko zerbitzu bat emanez. Azken urteotan zehar Larrialdiak Kudeatzeko Sistemari estaldura ematen dioten informazio sistemen hobekuntza landu da, eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz, agerikoa bihurtu da kontingentzia areto batekin kontatzeko beharra, zeinek oinarrizko zerbitzu honi bermea eta jarraipen irtenbidea emango dizkion.
Horrela, instalazio berri honek ahalbidetuko du ohiko larrialdietarako eta bereziki, ezohikoetarako, eskura jartzea beharrezko aukera teknologikoak, Larrialdiak Kudeatzeko Sistemaren lanpostuek zerbitzu iraunkorrarekin konta dezaten.
13 operadore eta konektagarritasun iraunkorra
Zehazki, baliabide berri hau 112ko operadore eta osasun arloko langileentzat prestatuta dauden eta guztiz eraginkorrak diren 13 posturekin hornituta dago. Sarea prestatuta dago berehala inplementatzeko gehienez 20 postu hala nola bulego nagusirako postu bat. Postu hauek osatzen dira Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboarekin konektatutako inprimagailu, TETRA irrati eta telefonoekin. Aretoak etengabeko eta erabateko konektagarritasuna du Nafarroako SOS zerbitzuko sareekin eta zerbitzuekin, beraz, berehalako erabilera eskaintzen du.
Bestalde prestatutako eremu bat dago, alboko aretoan, sistemen bi teknikari lanean jardun daitezen beharrezko sostengua emateko.
Instalazioak, halaber, beharrezko segurtasun neurriekin kontatzen du, esaterako etengabeko elikadurako Sistema (SAI), elektrizitate-sorgailua eta sarbide-sistemak.
Gainera, areto berri hau prestakuntza aretoa bihur daiteke, Iruñako Aoiz kaleko Babes Zibileko Zerbitzuan dagoen prestakuntza aretoaren antzeko ezaugarriekin.
Bi monitore mural prestakuntzarako eta operaziorako sostengu modura jarduten dira modu osagarrian. Lanpostu horiek Nafarroako Gobernuaren sare korporatiboarekin konektatutako ekipoekin eta telefonoekin osatzen dira.
Arreta 365 egunetako 24 ordutan
SOS Nafarroako 112 larrialdietako telefono bakarra eguneko 24 ordutan eskura dago urteko 365 egunetan, etengabe; herritarraren behar tekniko, operatibo eta arreta behar guztiak estaltzen ditu larrialdien aurrean.
Iazko urtean zehar, Nafarroa 112-SOS zerbitzuak guztira 750.828 dei eta telealarmako beste 39.003 alerta jaso zituen, medailoi sistemaren bitartez, zein euren etxetan bizi diren adineko pertsonek erabiltzen duten. Batez beste, 112ak eguneko 2.000 kontsulta artatu zituen, zifra hau bikoiztuz martxoko konfinamenduaren egun ezberdinetan. Hain zuzen, martxoa izan zen dei kopuru handieneko hilabetea, guztira 74.986; hainbat egunetan 4.000 dei baino gehiago jaso ziren, jarraian datoz abuztua (67.153), abendua (55.576) eta azaroa (57.434 dei). Martxoa, konfinamendua dekretatu zen hilabetea, halaber gertakari gehien, 28.944, artatu zituen hilabetea izan zen, eta azaroa berriz, kopuru txikiena artatu zituena, guztira 20.001.
Kudeatutako deietatik, 526.745 “Egokiak” izan ziren, 20.332 asmo txarrekoak eta % 17,7ak, 93.651, informazioa eskatzen zuen. Bestalde, “hutsak” izendatutako 110.110 dei jaso ziren, telekomunikazio sistemetatik eta konpainietatik eratorritako gabezia teknikoen ondorioz jasotakoak.
Osasun arloko larrialdiak, presazko osasun garraioa, osasun zentroetako edo etxez etxeko osasun arreta, telefonozko kontsultak eta telealarmaren arreta barne, kudeatutako gertakarien % 83,1a eta baliabideen mobilizazioaren % 55,77a suposatzen dute.
Larrialdiak koordinatzeko aretoko jarduera dena kontuan hartuta, guztira 287.269 gertakari eratorri ziren. 183.927 kasuen erdian baino gehiagotan, beharezkoa izan zen polizia edo suhiltzaileen larrialdi eta osasun baliabideak mobilizatzea.