2021ko abuztuaren 10a

Toki Administrazioak eta Zangozako Udalak hitzarmena sinatu dute herriko 0-3 ikastetxeko estalpea berritzeko

53.690,80 euroko inbertsioa izango duen ekintzak isolamendu termikoaren galera eta ikastetxeko teilatuak dituen itxiera arazoak konponduko ditu
Lucía Echegoyen, Zangozako alkatesa, Jesús Mari Rodríguez, Toki Admistrazio 
eta Despopulazioko zuzendari nagusiarekin.
Lucía Echegoyen, Zangozako alkatesa, Jesús Mari Rodríguez, Toki Admistrazio eta Despopulazioko zuzendari nagusiarekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioaren Zuzendaritza Orokorraren bitartez, Zangozako 0-3 ikastetxeko estalpea konponduko du, izan ere hezetasun eta filtrazio arazoak ditu. Obra horri esker isolamendu termikoaren galera konponduko da, eta zentroko estalkiaren zati batek dituen estankotasun-arazoak.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús Mari Rodríguez, Zangozako alkatearekin, Lucía Echegoyenekin, bildu da, lankidetza hitzarmena sinatzeko. Horren bidez, Foru Gobernuak  40.000 euro bideratuko ditu, guztira, 53.690,80 euroko aurrekontua duen eta Udalak osatuko duen jarduerarako. Ikasturte berriaren hasierarako jarduketa osatuta egotea aurreikusten da.

Zentroaren erdialdeko estalkiak estankotasun-arazoak ditu eta isolamendu termikoaren ahalmena galtzen ari da. Ezezagunak ziren arrazoiengatik, isolamenduaren zati bat erori egin zen, eta, ondorioz, ura eremu horretan sartu  eta hondatu egin zen. Hasiera batean zuzendu eta konpondu zen arren, estalkiaren eremu horrek ez ditu bere isolamendu-propietateak berreskuratu.

Eragindako estalkiaren zatia berritzea, lehendik dagoen hormigoia eta hustubideak mantenduz, eta ez ibiltzeko alderantzizko estalki bat jartzea planteatzen da. Azkenik, eta fatxadan nahiz barrualdean izan dituen eraginak direla eta, ondorengo ur-sarrerek sortutako akaberetako akatsak zuzenduko dira.