2021ko abuztuaren 10a

Herri- Lanek Viana eta Aras arteko errepideko 4 kilometro kaltetuenak berritu dituzte 500.000 euroko inbertsioarekin

Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Vianako alkateak eta Araseko alkateak bidea bisitatu dute, eta datorren urtean hobetuko dute
Ciriza kontseilaria, Jesus Carlos Fernandez Araseko alkatea eta Yolanda 
Gonzalez Vianako alkatea, bi herrien arteko errepide zati berrituan.
camera_alt Ciriza kontseilaria, Jesus Carlos Fernandez Araseko alkatea eta Yolanda Gonzalez Vianako alkatea, bi herrien arteko errepide zati berrituan.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri -Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, NA-7230 errepideko 4 kilometro kaltetuenak berritu ditu, Viana eta Aras herrien artean. Hiru hilabetez egin diren lanek 500.436,18 euroko kostua izan dute, eta bide-segurtasuna handitzea ahalbidetu dute, bidearen zabalera handituz eta zoladura berria jarriz. Datorren urtean Arasera iristen den  azken errepide zatia berritzea aurreikusten da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.