“Muga gotortua”-k zortzi autonomia erkidegotako 25 gazte Nafarroako Pirinioetan bildu ditu frankismoaren bunkerrak berreskuratzeko

Remírez lehendakariordearen, Ollo kontseilariaren eta Carlos Amatriain Gazteriaren zuzendari kudeatzailearen bisita izan dute boluntariotza-arlo honetako parte-hartzaileek
2021ko abuztuaren 10a
videocam “Muga gotortua”-k zortzi autonomia erkidegotako 25 gazte Nafarroako Pirinioetan bildu ditu frankismoaren bunkerrak berreskuratzeko. collections Irudi galeria

Zortzi autonomia-erkidegotako 25 gaztek "Muga gotortuan" parte hartzen ari dira, hau da, 1940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatu zen frankismoaren erresistentzia-zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea helburu duen boluntariotza-esparruan. Gaur goizean, Javier Remírez lehendakariordeak, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak  Lesaka inguruko bunkerrak bisitatu dituzte, auzolandegiko partaideek lagunduta.

Zortzi autonomia-erkidegotako 25 gaztek "Muga gotortuan" parte hartzen ari dira, hau da, 1940ko hamarkadan Nafarroako Pirinioetan garatu zen frankismoaren erresistentzia-zentro bateko bunker batzuk berreskuratzea helburu duen boluntariotza-esparruan. Gaur goizean, Javier Remírez lehendakariordeak, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak  Lesaka inguruko bunkerrak bisitatu dituzte, auzolandegiko partaideek lagunduta.

NGi-k antolatuta, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak-eko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, “Muga gotortuak” bunkerren inguruneak prospektatu nahi ditu, helburua izanik frankismoaren erresistentzia zentro honekin lotutako zenbait egitura kokatu eta katalogatzea. Halaber Lesaka-Oiartzun errepideko eraikitze aldiari dagokion barrakoi multzo bat garbitu da, Aritxulegiko tunelean barrena, 1939 eta 1941 artean errepide hau eraiki zuten 1.756 presoen hein bati ostatu emateko balioko zukeena.

Erakunde hauek biak elkarlanean aritu dira jarduera mota hauen antolaketan 2017tik. Horrela, hainbat boluntariotza eremu burutu dira Ezkabako Botilen Hilerria egokitzeko (2017 eta 2018 urteak), Auritzen 2017. urteko P Lerroko egitura ezberdinak kokatu eta garbitzeko, hala nola preso errepublikarrei ostatu emateko barrakoiren bat (2018) birgaitzeko, Erratzun Pirinioetako gotorleku frankista eratzen zuten egiturak berreskuratu eta balioan jartzeko (bi txanda 2019ko udan) eta, azkenik, Peña Rata gailurreko bunkerraren berreskurapeneako, Beran, 2020. urtean.

Parte hartzaileak Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Errioxa, Murtzia eta Nafarroatik datoz. Eremuan eginiko berreskurapen eta lan-zereginez haratago, taldeak jarduera ezberdinak garatu ditu, esaterako Xorroxineko ur-jauzirako ibilbidea, gaueko zineforuma eta bisitak Hendaiako hondartzara, Iruña, Irurita, Lesaka eta Elizondora.

Bai ustiapen lanekin eta bai jarduerekin, boluntario eremuak bilatzen du parte hartzaileei eremu integratzaile bat eskaintzea, esklusiorik gabe, ezagutza eta berdinen arteko elkarbizitza, esperientzien trukea, talde-lana, parte hartzaileen garapen fisikoa eta emozionala, bakea, berdintasuna, solidaritatea, ekologia bezalako balioak eta kultura guztiekiko errespetua landu ditzaten. Lesakakoa da uda honetan Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) foru lurraldean sustatzen duen gazte boluntarioen sei eremuetako bat.

Lehen lehendakariordea hala nola lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria den Javier Remirezek azpimarratu du “uda honetan zehar Nafarroan garatzen ari diren boluntariotza eremu ezberdinetako 149 gazte partaideek gizartearekiko eta ontasun komunarekiko erakutsi duten konpromiso maila altua bistaratu du “Lesakako eremu honetan parte hartzaileek historia ezagutzeko eta memoria babesteko erakutsi duten interesa, izan ere, iragana ezagutzea funtsezkoa da indarkeriarik gabeko etorkizun aske baterantz aurrera egiteko eta sistema demokratikoaren finkapena lortzeko.” 

Frankismoko esklabuen memoria babestea

Eremu honetan, pertsona parte hartzaileak, 15 eta 17 urte artean dituztenak, Hendaia aldera begiratzen duten altuerak hala nola Oiartzuneraino heltzen den errepidea kontrolatzen duten  gotorleku hauetako baten garbiketan, berreskurapenean eta dokumentazioan ari dira lanean. Lana osatuko da azalpenekin gotorleku hauen guztien eraikuntzaren, garaiko dokumentazio, erregistro arkeologikoaren oinarrizko nozioen eta bisita ezberdinen inguruan, horien artean Lesaka eta Oiartzun arteko errepidera eginikoa, Aritxulegiko garaieran barrena.

Ana Ollo kontseilariak adierazi duenez “bide hau frankismoko esklabuek eraiki zuten, eta haien oroimena jendarteratu nahi dugu Nafarroako Memoriaren Institututik, belaunaldi gazteenen eskutik. Gazteek ezagutu behar dute Nafarroaren iraganean gertatutako izua eta basakeria, asmo horri jarraiki bakean, bizikidetzan eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritzen den gizarte bat eraiki ahal izateko. Memoria etorkizunerako funtsezko baliabidea da, zuzenagoa, etikoagoa, solidarioagoa eta demokratikoagoa den gizarte bat eraikitzeko orduan”.

Kontseilariak nabarmendu du lan itzel hau berreskuratzearen garrantzia “zein hala eta guztiz ere orainaldian ia ezezaguna den, beraz, egitura hauetako batzuen inguruan gazteek egiten dituzten berreskurapenak eta garbitasunak aurrera egiten lagunduko digu memoriaren belaunaldi arteko transmisioan zeinek ahalbidetzen dien eremuko bisitariei eta herritarrei duela gutxikoa izan arren sarritan ezkutuan  gorde izan den iragan honetara hurbiltzea”.

Carlos Amatriain NGI-ko zuzendari nagusiak aipatu du eremu honek bere parte hartzaileei egiten dien ekarpen kultural eta historikoa: “NGI-tik nahi dugu gazteek eskura izatea aisialdi eta olgetarekin nahasitako jarduera kulturalak, hori guztia gure Foru Komunitateko natura ikusgarriaren ingurune batean”. Azpimarratu du, gainera, Nafarroan uda honetan garatutako honen eta beste bost eremuen arrakasta, garatua “guztion esfortzuari esker” COVID-19aren prebentzio neurriak betetzerakoan.