Descárgate la app
Eskubide Sozialek 100.000 eurorekin lagundu dituzte desgaitasuna duten pertsonen oporraldi programak
2021ko abuztuaren 9a
Eskubide Sozialek 100.000 eurorekin lagundu dituzte desgaitasuna duten pertsonen oporraldi programak
Eskubide Sozialen Departamentuak 100.000 euro bideratuko ditu desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten erakundeek antolatzen dituzten oporraldi programak finantzatzeko.
Edizio honetarako, desgaitasuna duten pertsonek oporrez eta aisialdiaz zein kultur ekitaldiez gozatzeko aukera izateko, sei entitaeek aurkeztu dituzte proposamenak. Era berean, ekimenari esker familiek eta zaintzaileek atseden hartzeko parada dute.
Gainera, programek talde lana, parte hartzea eta kideen arteko elkarlana dute hizpide, parte hartzaileen garapena eta gizarte eta integrazio gaitasunak sustatuz. Guzti hori, Eskubide Sozialen Departamentuak kudeatzen dituen programa eta zerbitzuekin bateragarria da.
Ekimen honi, beste askori bezala, pandemiak eragin dio; hala, 2020an 3 entitate eta 81 pertsonek hartu dute parte. Aurreko urteetan 445 pertsona izan dira programa horietan.
Zehazki, honakoak dira oporraldietako programak eskainiko dituzten sei elkarteak: ACODIFNA, AMIMET, ANASAPS, ANFAS, ASDN eta ASPACE.
Entitate bakoitzak programa bakarra aurkeztu du beharrezkoak diren txandetan banatuta, gehienez ere txanda bakoitzean, zortzi eguneko iraupenarekin, Foru Komunitateko pertsonei zuzenduta. Hala behar izanez gero onuradunaren lehen graduko familia kide batek ere har dezake parte.
Txanda bakoitzak gutxienez 8 pertsona ditu eta gehienez 30. Horietan parte hartzeko kuota bat ordainduko dute, koordinatzaile eta begiraleak izan ezik. Entitateak beraiek kontratatzen dituzte garraio, ostatu, zerbitzua emateko edo ekintzen programa garatzeko beharrezkoak diren enpresak.
Eskubide Sozialen Departamentuak modu “oso positiboan” baloratu du entitaeek 2020an pandemiak ezarritako egoera zailaren aurrean entitateek ekintzak mantentzeko egin duten ahalegina, eta 2021ean pertsona gehiagok oporraldi eta atsedenaz gozatzeko aukera izan dezatela espero du, pandemia aurreko zifretara iritsiz.