2021ko abuztuaren 9a

12 eta 15 urtekoen %53,4 txertatuta dago edo datorren astean txertoa jasotzeko hitzordua du

Osasun Departamentuak adin tarte horrek txertaketa kanpainan izan duen erantzun ona nabarmendu du, hala txertoa jaso dezaketenen %71,7k pauta osoa izatea ahalbidetu du 
Deskargatu irudia Irudi galeria

12 urte (gaur beteta dituztenek) eta 15 urte bitartekoen %53,4 txertatuta dago edo txertoa jasotzeko hitzordua du. Jada azaldu zen moduan, Osasun Departamentuak pasa den ostegunean aktibatu zuen COVID-19ari aurre egiteko 12 eta 15 urte bitartekoek hitzordua hartzeko aukera, gazteenen artean txertaketa maila igotzeko asmoz; izan ere, tarte horretan ari dira izaten kutsatu gehienak.