2021ko abuztuaren 5a

Herri-Lanek 4 milioiko lizitazioa egin dute zorua hobetzeko eta berritzeko biztanlerik gabe geratzeko arriskuan dauden eremuetako 24 errepidetan

Jarduketak Lizarraldeko, Tafallako, Agoitzeko eta Irurtzungo bide-zati kaltetuenetan egingo dira 
Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri -Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 4 milioi euroko lizitazioa egin du eremu despospulatuetan 24 errepidetako bide-zati kaltetuenetan zorua hobetzeko eta berritzeko lanak egin ditzaten. Jarduketak lau gunetan egingo dira, eta bide horietako bide-zoruek dituzten zulo eta deformazioen arazoak hobetzea ahalbidetuko dute.

Lizarraldean, Lana haraneko NA-7240, NA-7292 Ulibarri, NA-7452 Labeaga, NA-7189 Eraul, NA-7042 Arzotz, NA-7251 Armañanzas eta NA-7120 Lerate errepideen zorua hobetuko da.

Tafalla inguruan, NA-132 Lizarra-Tafalla-Zangoza, NA-5321 Caseda - Galipentzu, NA-5320 Galipentzu eta NA-5120 Leache errepideetako asfaltoa berrituko dute.

Agoitzeko Errepide Saretik, NA-2328 Beortegi, NA-2331 Ardaitz, NA-2110 Arbontze - Murillo Berroia, NA-2151 Eparotz, NA-176 Garde eta NA-2103 Adoain izango dira.

Azkenik, Irurtzunen, honako bide hauetako asfaltoa konponduko da: NA-7020, Goñiko harana, NA-7030 Arteta-Aizpun, NA-4140 Ihaben - Etxaleku, NA-4018 Aldatz, NA-4019 Arruitz, NA-4351 Igoa eta NA-4300 Arrarats.

Aipatzekoa da esku-hartze hori Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak despopulatzeko arriskuan dauden Nafarroako udalerriei azpiegitura eta zerbitzu egokiak emateko egiten dituen ekintzen barruan sartzen dela.