2021ko abuztuaren 2a

Luzaidek Pekotxeta auzoko Erramunto baserrira iristeko bidea egokituko du

Lurralde Kohesiorako departamentuak 10.000 eurorekin finantzatuko du auzoan bizi diren 20 bizilagunei zerbitzua emango dien obra
Luzaideko Pekotxeta auzoko Erramunto baserrira iristeko bidean eginiko 
lanak.
Luzaideko Pekotxeta auzoko Erramunto baserrira iristeko bidean eginiko lanak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 10.000 euro inbertituko ditu Luzaideko Pekotxeta auzoko Erremunto baserrira doan bidea hobetzeko eta hala zerbitzua emanen die bertan bizi diren hogei bizilagunei.

Jesús María Rodríguez, Toki Administrazio eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, eta Nicolás Camino, Luzaideko alkateak, 31.500 euroko inbertsioa izango duen lanak esleitzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Gainontzeko zatia (21.500 euro) udalak jarriko ditu.

Bidea, auzoko gainontzekoak bezala, estua da. Denborarekin aglomeratu asfaltikozko adabakiak gehitu zaizkio. Emaitza galtzada irregularra da, pitzadura orokorrekin.

Jada hasiak dauden obren bitartez, kalte gehien dituen zonaldeko bi zati asfaltatuko dira. Jarduketaren bidez, auzoko baserrietarako sarbidea hobetuko da, bai inguruko bizilagunentzat, bai basoak ustiatzeko makineriarentzat.

Gainera, Toki Azpiegituren Planak aurreikusten dituen jarduketen barruan, bi zati asfaltatu dira auzoaren behealdean.