Leitza eta Iruña arteko autobus zerbitzuak bikoiztu egingo dira datorren astelehenetik aurrera

Maiztasuna handituko da eta autobus zerbitzua eskainiko da igande eta jaiegunetan
2021ko uztailaren 30a
De dcha. a izda.: la directora general de Transportes y Movilidad Sostenible, Berta Miranda, con el alcalde de Leitza, Mikel Zabaleta, el representante de la compañía de transporte CONDA, Juanjo Suárez, y la representante de Leizaran Mariezcurrena Hermanos, Mikaela Mariezcurrena, durante una de las reuniones para planificar los servicios.
camera_alt De dcha. a izda.: la directora general de Transportes y Movilidad Sostenible, Berta Miranda, con el alcalde de Leitza, Mikel Zabaleta, el representante de la compañía de transporte CONDA, Juanjo Suárez, y la representante de Leizaran Mariezcurrena Hermanos, Mikaela Mariezcurrena, durante una de las reuniones para planificar los servicios.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Leitza eta Iruña arteko autobus zerbitzua bikoiztu egingo da datorren astelehenetik aurrera, abuztuak 2. Hala, igande eta jai egunetan zerbitzua izango da, orain arte ez zegoen garraio publikoko zerbitzurik, eta maiztasun handiagoz izango dira autobusak astelehenetik larunbatera.  

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak baimendu egin du Leizaran eta Nafarroako Conda S.A. Autobus Konpainiek zerbitzua batera ematea Iruña eta Leitza artean. Oraindaino, Leizaran enpresak bere kabuz kudeatzen zuen Iruña eta Leitza arteko linea, eta orain Conda-rekin partekatuko du; honek Iruña eta Donostia artekoa kudeatzen zuen, Nafarroako hiriburua eta Leitza arteko tartea izan ezik.

Ondorioz, Leitzako bizilagunek autobus maiztasun berriak izango dituzte eskura, horrela garraio publikoaren zerbitzu hau hobetuz. Leitzako Udalak eskatutako eta Garraio eta Mugikortasun Iraunkorrak inplikatutako enpresekin koordinatutako berrantolaketa honek doikuntzaren bat jasan dezake garraio zerbitzuaren kontzesio berria martxan jartzera heldu bitartean.

Zerbitzu gehiago, igandetan barne

Iruña Leitzarekin lotzen duen autobus lineak, Leizaran enpresaren ardurapean, joaneko 2 zerbitzu ditu erabilgarri, astelehenetik larunbatera, 13:00etan eta 19:30etan. Berrantolaketaren ondoren, irteerak Nafarroako hiriburutik egingo dira 13:00etan eta 18.00etan.

Trafikoen debekuaren ezabaketarekin, CONDA enpresa, zein dagoeneko Iruña-Leitza-Donostia ibilbidea garatzen ari den, bidaiariak jaso eta utzi ahal izango ditu Leitzan, beraz, pertsona erabiltzaileek joaneko 2 espediziotik 4 erabili ahal izaera helduko dira, astelehenetik larunbatera, irteera Iruñatik eginez 13:00etan, 15:30etan, 18:00etan eta 20:00etan. Igande eta jai-egunetan berriz, udalerri bien artean oraindaino garraio publikorik erabili ezinezko jardunaldiak izanik, bi zerbitzu jarriko dira erabilgarri, irteera Iruñatik eginez 15:30etan eta 20:00etan.

Etortzeko espedizioen harira, Leitza eta Iruña artean, gaur egun 2 zerbitzu ematen dira soilik astelehenetik larunbatera, irteera Leitzatik eginez 7.50etan eta 15.30etan astelehenetik ostiralera eta 09:00etatik 15:30etara larunbatetan.

Trafikoen debekuaren ezabaketarekin halaber Leitza eta Iruña arteko zerbitzu eskaintza hobetuko da, zeren egungo bi espedizioei beste bi eransten zaizkie irteera Leitzatik eginez 11:10etan eta 21:30etan. Aipatzekoa da halaber igande eta jai-egunetan, orain arte zerbitzua hau eskura ez zegoen jardunaldiak izanik, ibilbide bat egingo dela irteera Leitzatik eginez 21:30etan.

Errepideko bidaiarien garraio publikoaren berrikuntza eta modernizazioa

Lurralde Kohesioko Departamentua, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, legealdi honetan errepideko bidaiarien garraiorako zerbitzu publikoa birdiseinatzen eta sustatzen ari da, eskualdeko ikuspegi batetik, enbor-zerbitzuak, erradialak kontuan hartuta zeinen eskariak herri multzoen %100 konektatuko dituen dagokien erreferentziazko eskualdeko udalerriarekin, eta aldi berean Iruñarekin lotuko da, zeinetan lanean diharduten geltoki osagarriak eskura jartzeko ospitale-ingurunean eta NUPeko campusean, besteak beste, osasuna eta hezkuntza direla eta egin beharreko lekualdatzeak errazteko asmoz.

Urte amaierarako aurreikusita dago Tafalla eta Iruña artean zerbitzu kontzesio berria martxan jartzea, 2019ko azaroan Iruña eta Soria artean errepide garraio publikoaren zerbitzu berriaren kontzesioa martxan jarri ondoren. Gainera, duela gutxi Iruña-Tutera-Zaragoza kontzesioa lizitatu da.

Paraleloki, eta aurreikusitako 9 emakidak indarrean jarri bitartean, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendaritza nagusitik garraio publikoaren zerbitzu hau hobetzeko “aldizkako” irtenbideak emateko lanean dihardute, Iruña eta Leitza edo Agurain eta Gasteiz arteko maiztasunen hazkunde honen kasuan bezala.