2021ko uztailaren 28a

Irujo kontseilariak azpimarratu du PERTE VEC balio-kate osora iritsi behar dela, ETEak eta hornitzaileen sektore osoa barne

Maroto ministroa buru zuen Automobilgintzako Mahaian parte hartu zuen Valladoliden, eta ibilgailu elektriko eta konektatuaren PERTEa aztertu zuten

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilariak Automobilgintzako Mahaian parte hartu zuen atzo arratsaldean, Valladoliden, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa buru zela. Bileran, beste autonomia-erkidego batzuekin, industriako federazio sindikalekin eta automobilgintzaren sektoreko enpresa-elkarte garrantzitsuenekin batera, ibilgailu elektrikoa eta konektatua Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren (PERTE) xehetasunak aztertu ziren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).