2021ko uztailaren 26a

Nafarroako Gobernuak oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzeko eta sendotzeko laguntzen deialdia ireki du

Diru-laguntzak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaitzen da eta 450.000 euroko zenbatekoa dute

Nafarroako Gobernuak laguntza deialdi bat ireki du oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzeko eta sendotzeko, Foru Komunitatean aberastasun eta enplegu iturri gisa. Diru-laguntzak 450.000 eurokoak izanen dira, eskatzaile bakoitzeko 50.000 eurora mugatuta. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.