Descárgate la app
Chivite Lehendakaria Zarrakazteluko GKNren instalazioa bisitatu du, zuzeneko 80 lanpostu sortuko dituena
2021ko uztailaren 23a
Chivite Lehendakaria Zarrakazteluko GKNren instalazioa bisitatu du, zuzeneko 80 lanpostu sortuko dituena
Lantegiak 6.635.000 euroko inbertsio proiektua du, foru interesekoa deklaratuta
Chivite Lehendakaria eta Irujo kontseilaria, Guillermo Alonso, Carcastilloko lantegiko zuzendariak, GKN enpresako makina bati buruz emandako azalpenak entzuten.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
María Chivite Nafarroako lehendakariak eta Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren kontseilariak GKN Ayra Servicio enpresaren Zarrakazteluko lantegia bisitatu dute gaur goizean. Bertan, 6.635.000 euroko inbertsio-proiektua aurreikusi da, Nafarroako Gobernuak foru-interesekotzat deklaratua, eta 80 lanpostu zuzen sortuko ditu. Lantegiaren jarduera nagusia automobilgintzaren sektoreko zuzendaritza-sistemen birfabrikazioa da, eta Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (S3) lehenetsitako gaietako batean kokatzen da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).