2021ko uztailaren 22a

Nafarroako Gobernuak 15 milioirekin finantzatuko ditu I+Gko 15 proiektu estrategiko

Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) identifikatutako sektore nagusiekin bat datozen erronkei erantzuten dieten proiektu horietan berrogeita hamar enpresak hartuko dute parte

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 2021eko I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzak emateko deialdia ebatzi du. Guztira, 15 proiekturen onuradunak izan dira, eta 15 milioi euro inguru bideratuko dira. Proiektu horietan, 47 enpresak, 10 ikerketa-erakundek, 2 I+Gko enpresa-unitatek eta kluster batek hartuko dute parte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).