2021ko uztailaren 22a

Nafarroak 2.258.707 euro jasoko ditu mahastizaintza eta ardogintza sektorerako 2022an, Espainiako Mahastizaintzaren eta Ardogintzaren Sektoreari Laguntzeko Programa Nazionalaren barruan

Era berean, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren Programa Operatiboaren 760.000 euroko esleipena izango du 

Nafarroak 2.258.707 euro jasoko ditu mahastizaintza eta ardogintzaren sektorerako, 2022ko ekitaldian, Espainiako Mahastizaintzaren eta Ardogintzaren Sektoreari Laguntzeko Programa Nazionalaren barruan. Zehazki, 1.448.983 euro mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko neurriari dagozkio eta 809.723 euro inbertsioen neurriari.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).